Emakumeak borrokan

Quim Torra Kataluniako Generalitateko 131. president izendatu dute, CUPen abstentzioari esker

  • Quim Torra Kataluniako bihurtu da astelehenean, 14, Kataluniako 131. lehendakari. Estatuak banan bana ezabatu ostean hauteskundeetan garaile ateratako Junts per Catalunyak aurkeztutako aurreko hiru hautagaiak – Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turull – azkenean JxCat eta ERCk lortu dute beren botoekin eta CUPeko lau diputaturen abstentzioari esker Kataluniako legebiltzarrak lortu du Generalitateko lehendakaria izendatzea.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 14a
Quim Torra izango da Kataluniako presidente berria (Arg: VilaWeb)

Bazkalondoko 15:30ak pasa berritan egindako bozketan, JxCat eta ERCren 66 botok erabaki dute lehendakari berriaren izena, gaina harturik PP, Ciutadans, PSC eta Comunsen 65 botoei. Gakoa CUPen lau diputatuen abstentzioa izan da eta Katalunia osoko begiak egon dira asteburuan haien azken erabakiaren beha.

Bozketan parte hartu ahal izan dute bai atzerrian dauden Puigdemontek eta Toni Comin sailburuak, eta baita Espainiako espetxeetan preso dauden Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull eta Raül Romeva ere.

Asteleheneko saioan Quim Torrak legebiltzarrari zehaztu dio ondorengo urteetarako dakarren gobernu plana. Eta herritarrei bermatu die berak aldarrikatzen duen Errepublika "denen errepublika" izanen dela.

Bozketan erabakigarria izan den CUPen jarrerari dagokionez, Puigdemontek aurkeztutako hautagaitza berriarekin zer egin erabakitzeko barne prozesuan erabaki hamabi lurralde desberdinetako CUPeko 67 ordezkari hartu dute parte, Cerveran burututako bilkuran. Erabaki behar zuten edo Torra presidente bihurtu baiezko botoz edo abstentzio bidez, ala bestela bere inbestidura eraitsi ezezkoa bozkatuz. Lau diputatuek abstentziora jotzea izan da azken erabakia. Bozketaren emaitzak ez direla aho-batekoak izan argitu du CUPek, eta horregatik Torraren hautagaitza “ez blokeatzea” erabaki dutela, kontuan izanda “errepresioaren eta Estatuaren parteko eskubide zibil eta politikoen urraketen” momentuan bizi direla. Alabaina, nabarmendu dute “oposizio aktiboa” egingo dutela, “Errepublika egiteko” bidean “aurrerago joateko”.

Carles Puigdemontek atzerrialdian dagoen Berlindik Twitterrez egin dio errespetuzko ongi etorria, lehendakari berria den aldetik:

Soto del Realeko espetxetik gauza bera egin du Jordi Sanchezek:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-09 | ARGIA
TV3 eta Catalunya Radio, auzipetuen aulkian

Urriaren 1eko erreferendumarekin loturan, bi hedabideotako zuzendariak auzipetu dituzte. Orotara 32 dira auzipetuak.


2019-04-09 | Z. Oleaga
Herritarren boteretzearen kronika amaitu gabea

Hala Bedi, La Directa, ARGIA: hiru komunikabide independiente bildu ziren maiatzaren 5ean Gasteizen. Aitzakia, ARGIAren mendeurreneko ospakizunak; tokia, Hala Bediren lokal berria; zitaren xedea, prozesu katalanaz ikastea La Directako Jesus Rodriguez kazetariaren eskutik. Hamarnaka pertsonek entzun zituzten Rodriguezen hausnarketak, katalanez edo euskarara itzuliak, Maria Coleraren, Itzulipurdika kolektiboaren eta EHNE sindikatuaren laguntzari esker.


2019-04-07 | Z. Oleaga
Jesús Rodriguez, La Directa-ko kazetaria
"Eraldaketa sozialaren borroka eta independentzia erabat lotuta doaz egun"

Jesús Rodriguez Selles pertsona ezaguna da Kataluniako kazetaritzan. 1996. urtetik ari da informazioaren munduan lanean eta militatzen, beti ere prentsa konprometitu eta tokikoaren lubakitik. Hamabost urte dira La Directa komunikabidearen oinarriak jartzen hasi zela hainbat kiderekin batera. Apirilaren 5ean Gasteizen izango da, ARGIAk eta Hala Bedi irratiak elkarlanean antolatutako hitzaldian hizlari. Elkarrizketa hau ere bi hedabideotan aurkituko duzu, Hala Bedin irrati-elkarrizketa... [+]


2019-04-04 | ARGIA
Lazo horiak kendu dituzte ertzainek legebiltzarreko leihoetatik, Bakartxo Tejeriaren aginduz

EH Bilduren bulegoan zeuden jarrita preso katalanen aldeko ikurrak. Eraikineko segurtasun zerbitzuek kendu dituzte Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriaren ebazpen bati jarraiki.


2019-04-02 | Xabier Letona
Espainiako Polizia CUPeko zuzendaritzan zelatari bat sartzen saiatu zen

2017ko udaberrian izan zen, urriko erreferendumaren aurretik eta infiltrazioaren helburua kontsultari buruzko datuak biltzea zen, Kataluniako La Directa hedabideak jakinarazi duenez.


2019-04-02 | ARGIA
"Kataluniako prozesua eta garaipenaren ikasbideak" hitzaldia apirilaren 5ean Gasteizen

La Directa hedabideko Jesús Rodríguez kazetari zailduak emango du, 18:30ean Hala Bediren lokalean. Hala Bedik eta ARGIAk elkarlanean antolatu dute eta ARGIAren mendeurrena ospatzeko ekitaldietako bat da.


2019-03-27 | ARGIA
Torraren aurkako kereila jarri du Kataluniako Fiskaltzak, desobedientzia egotzita

Hauteskunde Zentralaren aginduak “kontzienteki eta apropos” aintzat ez hartzeagatik eta Generalitateko eraikinetatik preso politikoen aldeko xingola horiak garaiz ez kentzeagatik, desobedientzia leporatu dio Fiskaltzak Quim Torra presidenteari.


2019-03-24 | Karmelo Landa
Zer aldatu da, zer alda daiteke?

Sendo itxura ematen duten egitura politikoak ere ez dira betiko izaten. Europar Batasuna kilin-kolon dabil. Espainiako Estatua, berriz, zalantza-balantzan. Zer aldatu da, bada? Euskarriak.

Estatu espainiarrari begira, 78ko Erregimena deituak bi operazio nagusi burutu zituen finkatze-bidean. Bata, langile mugimendua integratzera abiatua, ezkerreko alderdiekin eta sindikatuekin itunak egin,  haiek estatu zaharberrituaren muga estuetara erakarriz. Bigarrena, aldiz, estatu barruko nazioak... [+]


2019-03-24 | Saioa Baleztena
Betona Comín. Duintasuna aldarri
"Errepresioaren lehen erronka betidanik izan da banaketa"

Frankismoak jazarritako Alfonso Comín kazetari eta politikariaren alaba, eta Toni Comín ERCko diputatu erbesteratuaren arreba da Betona Comín (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Mundu duinagoaren aldeko borrokan, Giza Eskubide Zibilen Aldeko Elkarte Katalaneko kidea, ANCko idazkari nazionala eta Omnium Culturaleko bazkidea da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude