Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak hamar urte beteko ditu urriaren 30ean. Hamar urte, herriko hainbat gaztek Lizundia oihal fabrika okupatu eta Ametsen Fabrika bilakatu zutenetik. Urteurren ospakizunak urriaren 24tik azaroaren 9ra bitarte eginen dituzte, Busti nazank geyo! lelopean.
Horretarako, ekintzaz beteriko egitaraua atondu dute. Besteak beste, bazkariak, afariak, bizikleta martxa eta hainbat kontzertu izanen dira gozagai:
Urriak 24, larunbata
19:10. Kaom Fest: Cleft, Axes, Alpha Male Tea Party, Giranice eta Sofa.
Urriak 30, ostirala
11:10. Brindisa.
14:10. Bazkari arrozdilistikoa.
18:10. Herri bandua bizikletan.
19:45. Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik.
20:10. Herriko trikitilari ospetsuenekin plazatik Putzuzulora.
20:50. Putzupote musikatua.
Urriak 31, larunbata. Lege Zaharren enparantzan.
11:10. 10 Proba 11 Komeri herri dekathloia.
14:10. Herri bazkaria. Txartelak 10 euro aurretik, eta 20 euro bertan.
Bazkalostean. Pantxo Handia kantugile mexikarra.
18:10. Galtzazpiko proba eta poteoa txarangarekin.
20:10. Kontzertua: AFU, La Basu eta Lavadoras Martin.
Ondoren. Dekaraokea eta Maniki Kill DJ.
Azaroak 3, asteartea
19:10. Temps de Can Vies dokumentala.
Azaroak 4, asteazkena
18:10. Asanblada.
Azaroak 5, osteguna
20:00. Afari beganoa eta Jakaranda Disidente poesia musikatua.
Azaroak 6, ostirala
19:45. Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik.
Azaroak 7, larunbata
17:10. Haurrentzako ikuskizuna, Lege Zaharren enparantzan.
20:10. Kontzertua: Anje Duhalde eta Amamantzako Guapuek.
Azaroak 8, igandea
15:10. Jantoki beganoa.
18:10. Kontzertua: Warsong, Schwach eta DJ.
Azaroak 9, astelehena
20:10. Kontzertua: Krush eta Ernia.