Puigdemont kartzelan eta independentismoa erlojuaren kontra

  • Igandean atxilotu dute Carles Puigdemont Kataluniako presidentegaia, eta Neumuensterreko kartzelan jarraituko du behinik behin, euroaginduaren inguruko erabakia hartu arte. Schleswig-Holsteingo Fiskaltzak esan du ez dela “probablea” aste honetan bertan erabakirik hartzea.


2018ko martxoaren 27an - 09:40
Milaka pertsonak presoen askatasuna eskatu zuten asteburuan (Arg: Ara)

Espainiako Fiskaltza Nagusiak Puigdemonten auziaren dokumentazioa helarazi zion Schleswig-Holsteingo Auzitegi Gorenari astelehenean, eta auzitegiak 60 eguneko epea du —90 egunera luzatu daiteke— estradizio eskaera onartuko duen ala ez erabakitzeko.

Alemaniak bere zigor kodean jasotzen du “goi traizioa”, Espainiako Estatuko matxinada delituaren baliokide gisa interpreta daitekeena, eta horrek egoera zaildu diezaioke Puigdemonti. Bestalde, Alemaniako kantziler Angela Merkelek harreman ona izan du Espainiako Estatuarekin, eta orain arte ez du zalantzan jarri Rajoyk independentzia prozesuarekin izan duen jarrera oldarkorra.

Presidentea hautatzeko presa

Jordi Turull presidentegai zenaren espetxeratzeak bigarren inbestidura saioa zapuztu zuen, eta Kataluniako parlamentuak erlojuaren kontra dihardu presidentea izendatzeko. Izan ere, maiatzaren 22aren aurretik ez badago inbestidurarik, parlamentua desegingo litzateke eta berriro hauteskundeetara deitu.

Testuinguru honetan, JxCat-ek Puigdemont inbestitzeko proposamena luzatu du eta CUP ere ados dago horrekin. Alabaina, ERCk ez du Kataluniako parlamentuko presidente Roger Torrent arriskatzerik nahi, parlamentuaren legeak moldatu eta inbestidura ez presentziala egiteagatik Espainiako Gobernuak eman dezakeen erantzunaren beldur. Kontrara, ERCk nahiago du presidentegai berri bat hautatzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude