Puigdemont inbestiduraren zurrunbiloan

  • Azken egunotan etengabeko mugimenduak egiten ari da Carles Puigdemont Kataluniako presidentetzarako hautagaia. Goizean, bertan behera utzi du botoa delegatzeko eskaera. Zoidok adierazi du mugetako kontrola indartu dutela.

Andoni Mikelarena @andonimik
2018ko urtarrilaren 23a
Arg: Jonathan Nackstrand / AFP

Kataluniako presidentea izendatzeko inbestidura saiorako gero eta gutxiago falta da, oraindik data zehatzik ez badakigu ere, urtarrilaren 31n amaituko da aurreneko saiakera egiteko epea. Astelehenean Roger Torrent Kataluniako parlamentuko presidenteak Junts Per Catalunyako zerrendaburu Carles Puigdemont proposatu zuen presidentetzarako hautagai gisa.

Azken orduetan ugaritzen ari dira Puigdemonten mugimenduak. Atzo, esaterako, Espainiako zenbait agintarik igorritako mehatxuari aurre egin eta Danimarkan izan zen, Kopenhageko Unibertsitatean hitzaldi bat ematen. Euroagindua berriz aktibatzeko eskaera egin zion fiskaltzak Llarena epaileari, honek ordea ez zuen onartu. Epaileak argudiatu zuen, atxilotuz gero Puigdemontek inbestidurara aurkezteko aukera izango zukeela, Oriol Junquerasi eta espetxean dauden gainerako diputatuei botoa delegatzeko eskubidea onartu baitiete.

Astearte goizean elkartu da parlamentuko mahaia boto delegatuaren inguruan erabakitzeko. Mahaia bilduta zegoela iritsi da azken albistea. Puigdemontek uko egin dio, gaur gaurkoz, botoa delegatzeari. Aurrerago ere egin dezake eskaria. Aldiz, erbestean dauden JXCateko beste bi diputatuek eskera mantendu dute. Mahaiak atzeratu egin du erabakia.

Puigdemonten erabakiak, hipotesi ugari zabaldu du. Gero eta hedabide gehiago dira, Kataluniako presidente legitimoak inbestidura saiora agertzeko asmoa buruan duela diotenak. Oraindik ordea ez dago horren inguruko baieztapen ofizialik. Juan Ignacio Zoido Espainia Barne Ministroak ere hitz egin du gaiaz. Mugetako kontrola indartu dutela adierazi du: "Autoetako maleteroak ere begiratuko ditugu". Puigdemont parlamentura iristea ekidingo dute edo behintzat saiatuko dira.

Bitartean Puigdemont Danimarkako parlamentuan da, zenbait diputaturekin bilerak egiten ari da. Datozen egunetan argituko da zertan amaituko den inbestiduraren zurrunbiloa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-10 | ARGIA
Preso eta iheslarien egoera turistei ikustarazteko hiru autobus prestatu ditu Omnium elkarteak

"Freedom for all Catalan political prisoners and exiles" leloa daramaten hiru autobus prestatu dituzte Katalunian, herrialdea bisitatzera joaten diren milioika turisten arreta deitu eta Espainiako Estatuaren errepresioa salatu asmoz. Òmnium elkartearen kanpaina da eta beren webgunean azaldu dituzte zergatiak.


2018-08-08 | Nahia Ibarzabal
Traktoreen mobilizazioa preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko Camp de Tarragonan

Errepublikaren aldeko nekazarien kolektiboak, mobilizazioa deitu du preso politikoei babesa erakutsiz, haien askatasuna eskatzeko.


2018-07-27 | ARGIA
Oihu olatu bat U1eko agindua betearazteko: horrela izango da aurtengo Diada Katalunian

2018ko Diadan egingo duten manifestazio handiko xehetasunak publiko egin ditu ANCk. Aurten egun nazionala ezohiko testuinguruan helduko da: independentzia aldarrikatu zuten iaz eta preso eta errefuxiatu politikoak dauzka mugimendu independentistak. Horri erantzuteko, antolatzaileek erronka handia bota dute: Bartzelonako Diagonal etorbidea betetzea "Fem la República Catalana" (Egin dezagun Kataluniako Errepublika) lelopean.


2018-07-27 | ARGIA
Kataluniako independentzia prozesuko preso politikoei baldintzapeko askatasuna ukatu die Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak Oriol Junqueras, Carme Forcadell, Jordi Cuixart, Jordi Sánchez, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquín Forn eta Dolors Bassa presoei baldintzapeko askatasuna ukatu die. Ez dute arrazoi berririk ikusi Pablo Llarena epaileak agindutako espetxeratzea berrikusteko.


2018-07-27 | Ivan Miró
Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza politikorik

Apirilaren 14an egin zen Bartzelonan lehen Ekonomia Errepublikarreko Laborategia, Altxa Dezagun Errepublika prozesuaren baitan. La Lleialtat Santsenca kooperatiba obrero zaharrean, ehundik gora aktibista elkartu ziren, errepublika gauzatzeko 155 neurri ekonomiko proposatzeko.


Puigdemont eta gobernukideen aurkako euroagindua atzera bota du Llarena epaileak

Puigdemont eta bere gobernukideen euroaginduak atzera bota ditu, baina espetxean daudenei ez die baldintzapeko askatasuna eman.


2018-07-12 | ARGIA
Alemaniak Puigdemont estraditzea onartu du, diru erabilera okerragatik soilik

Schleswig-Holstein landeko Lurralde Auzitegiak erabaki du legezkoa dela Kataluniako lehendakari ohi Carles Puigdemont estraditzea, ez matxinada akusaziopean epaitu dezaten baina soilik diru publikoen erabilera okerragatik. Azken erabakiaren zain, epaileek ez diote kautelazko neurri berririk ezarri eta oraingoz aske jarraitzen du Alemanian.


2018-07-02 | ARGIA
Preso politiko katalanak Kataluniako espetxeetara eramango dituzte

Kataluniako espetxeen eskumena daukan Generalitateak gaur jaso du Madrilgo Barne ministroaren komunikazioa: asteartean eramango dizkiete independentzia prozesua geldiarazteko Espainiak preso hartutako politikariak. Hedabideek zabaldu dutenez, Generalitatea beren senideekin bildu da presoak zehazki zein espetxetan kokatu familiekin batean erabakitzeko.


Independentzia 2029an, matematikoki

Figueres (Girona), 1947ko urtarrilaren 22a. Alexandre Deulofeu (1903-1978) farmazialari eta matematikaria Frantziako erbestealditik itzuli zen. 1936ko Gerran Figuereseko alkate errepublikarra izaki, 1939ko otsailean ihes egin zuen. Itzultzean, berriro ere botikan hasi zen lanean, baina ez zuen baztertu gaztetatik zeukan beste grina, historia matematikaren bidez aztertzea.


Generalitateko kontselaritza bat okupatu dute CDRek Kataluniako Gobernuak U1eko erreferendumean onartutakoa bete dezan

Espainiako Estatuaren aginduak ez betetzeko eta errepublika aldarrikatzeko eskatu diote Generalitateari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude