Puigdemont Europako hauteskundeetara aurkez daitekeela berretsi du Espainiako justiziak

  • Espainiako Hauteskunde Batzordeak erabaki zuen JxCateko hiru hautagaiak ezin zirela Europako hauteskundeetara aurkeztu, atzerrian ez zutelako atzerritarren erregistroan izena emanda. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, hori ez dela horrela horrela erabaki du eta auzia Madrilgo Lurralde Auzitegira bidali du. Honek astelehen honetan erabaki berri du Gorenaren harian.


2019ko maiatzaren 06an - 12:51
Larunbatean Bruselan emandako prentsaurrekoa.

Gorenak ez dio ebazpen judiziala eman Carles Puigdemonten defentsak aurkeztutako helegiteari, gaia ez dela bere esparrukoa jakinarazi eta auzitegi arruntera itzuli du auzia. Baina bide horretan, esan du baita ere Puigdemont, Clara Ponsatí eta Toni Comin Espainiako Estatuko herritarrak direla eta, beraz, sufragio pasiborako eskubidea dutela, hau da, hauteskunde batzuetara aurkez daitezkeela, herritarrek hauta ditzaten. Eskubide hori bakarrik geratzen da bertan behera epai irmo batek hala erabakitzen duenean, eta oraindik ez da kasua.

Erabakiaren berri jakin zuenean, Puigdemontek bere poza azaldu zuen, "kanpoko zelaian irabazten duten lehen aldia delako". Gorenak ebazpena urjentziaz erabakitzeko agindua eman dio auzitegiari baina lerro hauek idazterakoan oraindik ez zegoen ebazpenik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2019
Korapiloak askatzeko unea

Uztailaren 2an eratuko da Europako Parlamentuaren diputatuen ganbera. Zatikatze parlamentario handiko testuinguruan, lehenengo aldiz popularren eta sozialisten arteko koalizioak ez du gehiengorik izango. Halere, Europa Berritu (Liberal eta Demokraten Aliantzak hartu duen izen... [+]


2019-06-09 | Mikel Asurmendi
ANALISIA
Analisien analisia

"Zer uste zenuten, iratzartzen zinetenean ez nintzela hor izango?”, gaztigatu zigun Panoramako ilustrazioak. Panorama politikoari irudia jartzen dio astero Adur Larreak. Augusto Monterrosoren “Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba... [+]


2019-06-09 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Mapak

Beharbada lehenago izanen ziren, baina hauteskundeak ailegatzearekin batera erreparatu diet nik sare sozialetan. Mapak.


2019-06-02 | Juan Mari Arregi
Ezkerreko baloreak

Terni hiri industriala da, Italiako gerriko gorria zenean kokaturik.


Europar Batasunak lasaiago arnasten du

Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.

Honetan izan du zeresanik partaidetzak, %51k botoa eman du, orain bost... [+]


Eguneraketa berriak daude