“Prest gaude hiru egunez Ipar Euskal Herriko McDonalds jatetxeak edo Miarritzeko Golfa okupatzeko”

  • Segurtasun neurriak hartuta bildu gara Kamilarekin. Orain aste batzuk G7 Blokatu ekimenaren izenean aurkezpen idatzi bat zabaldu zuten eta xehetasun gehiagoren bila jo dugu. Munduko herrialde boteretsuenetako ordezkariak Euskal Herrira etortzeak erantzun indartsua merezi duela erabat konbentzituta dago. G7 EZ plataforma osatzen duten eragileen adostasun minimoetatik harago, batasun honekin bateragarri izango den, baina konfrontazioan koxka bat harago joango den proposamena egin dute.


2019ko uztailaren 23an - 12:54

Nor dago G7 Blokaturen atzean?

Pertsonaz osatutako kolektiboa gara, hau da, ez dago inongo eragile zehatzik atzean. Desobedientziaren esparruan lan egiten duten kolektiboekin G7 goi bilera eta bere mundua oztopatzea dugu xede. Honekin esan nahi dugu ez dugula soilik goi-bilera jarriko jomugan, setio egoera aurreikusten dugu gainera, eta adibide batzuk jartzearren, prest gaude Ipar Euskal Herriko McDonalds jatetxeak edo Biarritzeko Golfa okupatzeko.

 

“Hiru egunez ahalik eta ekimen gehien blokatzen eta lurraldea okupatzen saiatuko gara”

 

Nola ikusten duzue goi bilera?

G7aren antolatzaileak kontrako diskurtsoak bereganatzen saiatzen ari dira. Diotenez, desoreka sozialei aurre egin nahi diete, gizartearen parte-hartzea sustatu nahi dute politikan... propaganda merkea. Aldi berean, aurka dauden eragileen artean zatiketa eragiten saiatzen ari dira, protesta batzuk legitimatzen eta beste batzuk kriminalizatzen, argi ikusten da. Black block-en mehatxua haizatzen ari dira beren hedabideetan egunero, jendea beldurtu asmoz. Baionako alkateak, adibidez, merkatariei eskatu die goi bilerak iraun bitartean dendak itxita mantentzeko, gauza arraroak ikusten badituzte Poliziari deitzeko... psikosi efektua sortzen ari dira.

Eta horren aurrean zer?

Urtebeteko lana izan da G7 EZ plataformarena. Momentu indartsuan gaude eta antolakuntza prest da. G7 Blokatu plataformatik desobedientzia aktiboaren deia egiten dugu, dagoeneko indarrean diren desobedientzia dinamikei dei egiten diegu, egun horietan denon artean politikoki eta praktikoki isolatzeko goi bilera.

Zein dira zuen erreferentzia politikoak?

Erreferentzia asko ditugu. Euskal Herrian: atxiloketen aurkako herri harresiak, borroka sozialak bateratzeko Bizitza Da Handiena dinamika, Errekaleor auzo autogestionatua, Itoizko solidarioak, Intsumisioaren borroka... eta nazioartetik: justizia klimatikoaren aldeko Ende Gelände eta Extintion Rebellion, Hong Kongeko guardasolak, Frantziako Estatuan biribilkiak okupatzen dituzten Jaka Horiak, Kataluniako CDRak, ZAD... Erdibide bat ireki nahi dugu pazifismo dogmatikoaren eta intsurrekzioaren sakralizazioaren artean.

“Erdibide bat ireki nahi dugu pazifismo dogmatikoaren eta intsurrekzioaren sakralizazioaren artean”

Zein da zuen helburu politikoa Euskal Herriari dagokionez?

Pixkanaka konfrontazioaren maila igo egin behar dela uste dugu. Jende asko dago Euskal Herri osoan ekimenen zain. Horretarako, egoera honetan onargarriak izango diren planteamenduak egin behar ditugu. Gure armak gure gorputzak izango dira. Eseriko gara, etzan, besoak elkarri soldatu... hiru egunez ahalik eta ekimen gehien blokatzen eta lurraldea okupatzen saiatuko gara. Erresistentziaren eta alternatiben bateratzea lortu nahi dugu, aurrekaria izatea Miarritzekoa Euskal Herriko militantziarentzat fase politiko berri honetan. Argi dugu guk ez dugula bortizkeria erabiliko, ekintzak festa giroan egin nahi ditugu, elkar zainduz, baina ekimenak determinazio handiarekin. Planto egingo dugu.

Setio egoera aurreikusten dugu, bizi garen eremutik kanpo nahi gaituzte, eta ez diegu utziko hori lortzen. Gobernuak itxaroten gaitu zintzoen oposizioa bagina bezala eta Black Block-i egurra eman nahi diote. Guk erdibidea planteatzen dugu, ez gaitezen izan gu zatituak, beren muntaia guztia salatu nahi dugu.

Eta nola kokatzen da hau G7 EZ plataformarekin?

Guk bat egiten dugu plataformak landu dituen printzipioekin. Osagarri gara. Euskal Herriko kolektiboei dei egiten diegu, pentsa dezatela zer egingo luketen gustura egun horietan eta denon artean, egin egingo dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


2019-12-10 | Juan Mari Arregi
G7-aren alternatiba

Munduko ekonomiaren ordezkariek, G7ko herrialdeek osaturik, Biarritz inbaditu zuten kostu handiko segurtasun gerriko ikusgarri eta gogaikarri batekin.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


G7ren kontrako borroka Euskal Herrian: ekarpena barnetik

Biarritzeko G7ren kontrako borrokari buruzko lehen analisiak eta kritikak agertu dira. Eta militantzia korronte desberdinek oharrak argitaratzen jarraitzeko parada izanen dute. G7 EZ! plataformako kide aktibo gisa, guk ere, kontra gailurraren antolaketari eta ondorioei buruzko... [+]


2019-10-01 | Itxaro Borda
Deception row

Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]


2019-10-01 | Jakes Bortayrou
G7a eta gero

G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]


G7ko atxilotuen lege prozeduretan akatsak daudela salatu du defentsak

Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.


2019-09-20 | Euskal Irratiak
Mintzaleku: G7ko kontra-gailurraren bilana

Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den... [+]


G7aren goi bileraren bueltan atxilotutako hainbat lagun epaituko dituzte ostiralean Baionan

Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.


2019-09-16 | Bizi Mugimendua
G7ren kontrako mobilizazioak: desintoxikazio saio bat?

Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko... [+]


2019-09-12 | ARGIA
G7tik aste betera, lapurtar bat Gasteiztik mugaz bestaldera kanporatu du Ertzaintzak

Gasteizko autobus geltokira heltzean hiru patruila zituen zain, iraileko lehen asteburuan. Irailaren 5a arte Biarritz-Donostia gunetik irtetea debekatua zuela esan, eta bueltako autobusa hartzera behartu zuen Ertzaintzak. Ez du debekuaren agiririk jaso.


2019-09-10 | Z. Oleaga
Analisia
G7eta borroka moldeak; aukera porrot bihurtua?

Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko –bai, bidaide diot– tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]


Eguneraketa berriak daude