Portu baten okupazioa Amsterdamen klimaren akanpada egiteko

  • Klimaren alde ekintza ugariko uda izan da aurtengoa, urte bukaeran Parisen eginen den COP21 klimaren gailurrerako masa kritikoa sortzeko helburuarekin. Ekintza horietan lehena izan da uztailean Amsterdamen (Herbehereak) antolatutako Ground Control Climate and Agricultural Camp izenekoa.


2015eko abuztuaren 28an - 11:59
Aste osoan antolatutako ekintzekin ingurumenaren gaineko eduki anitzak landu zituzten parte-hartzaileek (argazkia: Ground Control Climate and Agricultural Camp)

Uztailaren 1etik 8ra bitartean, hiriko portuko lur zatia okupatu zuten klimaren aldeko ekintzaileek. Amsterdameko hazkunde ekonomikoaren toki garrantzitsuan kokatu zuten akanpalekua: portua ikatzaren, findu gabeko petrolioaren eta sojaren banaketarako funtsezko gunea da.

Europa osoko ekintzaileen topagune izan zen Amsterdaneko ekimena. Bileretarako, tailerretarako, janaria prestatzeko, informaziorako, prentsa komunikaziorako edota lege gaietarako guneek osatzen zuten akanpalekua.

Aste osoan antolatutako ekintzekin ingurumenaren gaineko eduki anitzak landu zituzten parte-hartzaileek. Energia sortzeko alternatiba jasangarriak eta lurra kaltetzen ez duen nekazaritza izan ziren eztabaidatutako gai nagusiak, eta jendearen jakintza eta jada lanean ari diren sareen informazioa elkartrukatzeko aukera izan zuten hurbildutakoek.

Ekintza zuzenerako aukera ere izan zen astean zehar: portuko ikatz eta soja guneetan pankarta erraldoiak jarri zituzten, eta trenaren errailetara kateatu ziren beste batzuk merkantzien garraioa eteteko.

Antzeko ekimenak Europa osoan

Amsterdaneko kanpamendua udako ekimenen artean lehena izan bazen, gerora beste toki askotan ere antolatu dituzte antzeko ekitaldiak. Besteak beste Gasteizen (Frackanpada), Buren (Frantzia), Rheinlanden (Alemania), Peak Districten (Erresuma Batua) edota Bernan (Suitza) egin dituzte klimaren aldeko akanpadak.

Urte amaieran Parisen antolatu duten COP21 klimaren gailurrerako aurre-lanketa bezala aurkeztu dituzte ekimenok, abenduko goi bileraren aurrean kritiko agertu eta ekintza zuzena bultzatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


2024-05-12 | Nicolas Goñi
Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan

Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


Klimaren errekorrak birrindu dira 2023an ere

Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) 2023ko txostenak erakusten du beste behin ere markak hautsi direla klimaren adierazle diren hainbat alorretan: berotegi-efektuko gasak, lurrazaleko tenperatura, ozeanoen berotzea eta azidotzea, itsasoaren mailaren igoera, Antartikako itsas... [+]


Eguneraketa berriak daude