Pobrezia energetikoaren aurka, mantak eta kandelak

  • Pobrezia energetikoak eragin ditu jada lehenengo mobilizazioak Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken urteotan, energiaren prezioen gorakada gehitu zaio krisi ekonomikoari, eta gero eta jende gehiagok zailtasunak dauzka etxea berotzeko. Familien %10 inguru pobrezia energetiko egoeran dago, gasa eta argindarraren fakturak ordaindu ezinik.


2014ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manta bat soinean zeramatela eta kandelak piztuta egin zuten protesta, autonomi erkidegoko hiriburuetan. (Argazkia: eldiario.es)

Donostian, Bilbon eta Gasteizen elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean, egoera hori salatzeko. Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformako kideek deituta, manta bat soinean zeramatela eta kandelak piztuta egin zuten protesta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 90.000 lagun inguruk bizi duten egoera irudikatzeko.

“Euskadin ezagun zaigun problematika ikustarazi nahi dugu, instituzioak inplikatu daitezen. Eusko Jaurlaritza azarotik joan da atzeratzen argia, gasa eta ura mozteari buruzko mozioaren eztabaida. Presarik ez duen arazoa balitz bezala”, adierazi du plataformako kide den Aitor Urrestik.

Dekretuz behartuta daudelako, baliabide urriko familiei prezio murriztuak eta bono sozialak eskaintzen dizkiete oligopolio elektrikoek. Laguntza horiek ez diete kosturik eragiten enpresa handiei, gainontzeko herritarrek ordaintzen baitituzte euren fakturekin. Hala ere, baliabide hori murriztekotan daude.

Egoera horren aurrean “Gobernuak neurriak hartu ditzala” eskatu du Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak.

Urrestik gehitu du sortzen ari diren Kooperatiba berriek ere baliabide urriko familientzako egokiak diren prezioak eskaini beharko lituzketela.

“Oligopolioek gatibu dituzte arazo ekonomikodun bezeroak. Ezin dute beste enpresa mota batzuetara aldatzeko hautua egin, tarifa murriztuak edukitzeko aukera konpainia elektriko handiek bakarrik eskaintzen baitute”, adierazi du plataformako kideak, Eldiario.es-ek Natalia Gonzalez de Uriarte kazetariaren bidez jasotako hitzetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude