Pobrezia energetikoa desagerrarazteko proposamena aztergai Eusko Legebiltzarrean

  • Aurtengo urtarrilean aurkeztu zuten PSEko legebiltzarkideek pobrezia energetikoarekin amaitzeko legez-besteko proposamena, eta gaur eztabaidatuko dute alderdi guztiek legebiltzarrean.


2014ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gaur eztabaidatuko dute Legebiltzarrean pobrezia energetikoarekin amaitzeko PSEren proposamena. (Arg: Bilbao24horas)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Besteak beste, ondorengo eskaerak biltzen ditu PSEren planteamenduak:

- Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari argindarrak eta urak prezio bidezkoa izan dezatela eskatzea.

- Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari oinarrizko eskubide bezala ulertuko den “zoru soziala” ezartzea eskatzea.

EH Bilduk gehitzeko zuzenketa aurkeztu dio proposamenari, eta UPyDk eta EAJk osoko zuzenketa bana (Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura eta Batzordeen txostenean, 21.orrian irakur daitezke zuzenketa horiek xehetasun gehiagorekin).

Informazio gehiago:

Pobrezia energetikoari buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn: Beroa garestiegia denean. Bestalde, arazo sozial honen kontra Euskal Herrian egin diren mobilizazioen berri ere eman izan dugu: Pobrezia energetikoaren aurka, mantak eta kandelak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Eguneraketa berriak daude