Plataforma per la llenguak poliziaren hizkuntz diskriminazioak salatu ditu

  • Katalunian, azken gertaerak hautsak harrotu ditu, beste behin. Abenduaren 9an, gaztelaniaz ondo moldatzen ez den jatorri belgikarreko katalan hiztunari poliziak gaztelaniaz egiteko exijitu zion Bartzelonako aireportuan. Poliziak bi salaketa jarri zizkion ordena publikoa aztoratzeagatik eta poliziaren esanei ez jarraitzeagatik.


2019ko abenduaren 30ean - 00:00
Kris C. eskubide urraketa jasan duen katalan hiztuna erdian, Plataforma per la llenguako kideekin. Argazkia Plataformarena da.

Plataforma per la llengua gobernuz kanpoko erakundeak Kris C. katalan hiztunari salaketa jartzen lagundu dio. Jatorri belgikarreko herritarrak Bartzelonako aireportuan jaso zuen tratua iraingarria eta umiliagarria izan zen.

Koloneko minbizia izan duenez, urdailera lotuta poltsa erabiltzen du eta segurtasun gunea pasatzerakoan segurtasun zaintzaileak zer zeraman galdetu zion. Kris C.-k katalanez azaldu zion zer zen eta zaintzaileak ironiaz erantzun zion, katalanez egin ziolako. Gaztelaniaz egiteko eskatu zion. Gizonak azaldu zion Belgikan jaioa zela eta holandesa, ingelesa, frantsesa, alemana eta katalana hitz egin zitzakeela, baina gaztelaniaz ez zela ondo moldatzen.

Zaintzaileak gertu zituen guardia zibil pareari deitu zion. Poliziek, modu onean, esan zioten haiek ere ez zutela katalanez egiten, eta gaztelaniaz egitea exijitu zioten. Poltsa erakusteko eskatu zioten behin eta berriz, eta azkenean, katalanak galtzak jaitsi zituen. Poltsa erakusteko galtzak jaitsi beharra zuen. Guardia zibilak haserretu eta gela batera eraman zuten. Han lehenengo salaketa jarri zioten ordena publikoa aztoratzeagatik.

Bidaia zakua arakatu zioten eta non bizi zen galdetu zioten. Esandakoa gaizki ulertu eta gaizki idazten ari zirela konturatuta katalanak zuzenketa egin zien. Bigarren salaketa jarri zioten poliziei haien lanean ez laguntzeagatik.

Kaltetuak ezin izan zuen bidaia egin. Hegazkinean sartu zen, baina handik atera zuten poliziak bidaiatzeko baimena kendu ziola argudiatuta.

Plataforma per la llenguak salatu duenez, gertakari honetan ez zioten azaldu zein ziren bere oinarrizko eskubideak edo ez zioten abokatua izateko aukerarik eman. Ez zuten katalanez hitz egin eta berarekin ulertzeko modua egingo zuen inor ekarri. Katalanez ez artatzeak legea hausten du, langile publikoak derrigortuta baitaude herritarrak eskatutako hizkuntzan aritzera.

Plataforma per la llenguak kaltetuari laguntza legala eskainiko dio bere hizkuntza eskubideak defenda ditzan. Erakundeko zuzendari Neus Mestresek eskatu du poliziek haien protokoloa bete dezatela eta zigor ditzala hala egiten ez duten langileak.

 

 

Zigortuak %3 dira

2007tik, guardia zibilak eta polizia nazionalak egindako 68 diskriminazio linguistiko dokumentatuta ditu Plataforma per la llenguak. Diskriminazio kasu guztietan herritarra xaxatu dute eta %15ak eraso fisikoa jasan du. Kasu gehienek ez dute ondorio legal edo judizialik eta polizien %3ak baino ez du zigorra jaso.

 

Bost eskaera Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari

Teresa Cunillera Espainiako Gobernuaren ordezkariari bost gauza eskatu dizkiote:

-Konstituzioa aldatu eta katalana estatuko hizkuntza ofizial egitea.

-Lor dezala Katalunian Estatuaren lan publikorako iragarpenak egiten direnean katalana ere jakin behar dela ziurtatzea.

-Konpromisoa har dezala segurtasun indarren inpunitatea buka dadin.

-Hizkuntza eskubideei buruzko kartelak ezartzea estatuaren administrazio publikoaren egoitzetan, batez ere polizia etxeetan.

-Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroarekin bilera eskatzea hizkuntza diskriminazioaz hitz egiteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2025-03-17 | ARGIA
Ipar Katalunian katalanezko ikastetxeak larri: babes ekonomikoa eskatu diete instituzioei

Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


Arreta katalanez eskaintzen ez duten komertzioak zigortuko dituzte Andorran

6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.


2024-09-03 | Sustatu
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta

Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]


2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


Eguneraketa berriak daude