Pintaketa faxistak agertu dira Gorlizen

  • VOXen aldeko mezuak, mezu matxistak eta svastikak pintatu dituzte Gorlizeko eskolan. Erasoaren aurrean, Sorginen Alabak talde feministak elkarretaratzea deitu du astearterako.


2019ko maiatzaren 28an - 11:06
Sorginen Alabak talde feministak egin ditu publiko pintaketen argazkiak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gorlizeko eskolako ikasleek emakumeen eskubideen eta sexu aniztasunaren alde landutako muralen gainean egin dituzte pintaketak. Gorliz eta Plentziako Sorginen Alabak talde feministak gertakaria eraso transfobo, homofobo eta matxistatzat jo du.

Erasoa salatu asmoz, astearte arratsalderako elkarretaratzea deitu du talde feministak. “Ez dugu gorroto mezurik onartuko” lemapean bilduko dira Gorlizko Eliza Enparantza plazan, 19:00etan.


Faxismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...