Pete Seeger hil da, AEBetako protesta kantaren leienda

  • Pete Seeger musikari estatubatuarra hil da gaur. 94 urte zituen eta AEBetako XX. mendeko protesta kantaren ikono bizi nagusienetakoa zen.

94 urte zituen Pete Seegerrek (argazkia: The New York Times).

2014ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu zen, eta, gero, bakarlari gisa. Folketik abiatuta, konpromiso politikoan oinarritutako musika egin zuen.

The Weavers taldeko kide zela, McCarthysmo betean, komunista izateko susmagarrien zerrendan egon zen Seeger beste hainbat taldekiderekin batera. 1960ko hamarralditik aurrera agertu zen berriz publiko zabalarentzat eta eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan.

Bereak dira, besteak beste, Where have all the flowers gone ereserki antibelizista, If I had a hammer edo hainbat bertsio izan dituen Turn, turn, turn ere.

Musikariaren heriotza familiako iturriek baieztatu dute The New York Timesen irakur daitekeenez. 94 urte zituen eta kausa naturalek eraginda hil da hiri horretarako ospitale presbiteriarrean.

Garbage kanta euskaratua

Abeslari amerikarraren Garbage kantaren hitzak euskarara itzuli eta azpidatzidun bideoan txertatu zituen Pello Zubiriak bere blogeko post batean. Hemen ikus dezakezue emaitza:

Pete Seeger besteek kantatuta

Esan liteke Seeger bere abestiengatik bezain ezaguna zela egin zizkioten bertsioengatik. Horietako batzuk entzun ditzakezu Boligrafo Gorria blogean osatu dugun Top-5ean.

[Albiste honetako zenbait eduki Pete Seegerri buruzko Wikipediako artikulutik hartuak dira]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pete Seeger
Seegerri omenaldirik onena, itzulpena

Joan den astean hil zen Pete Seeger abeslari estatubatuarraren 13 kanta euskarara itzuli ditu Josu Landak eta Armiarma.com atariko “Euskarari ekarriak” atalean jarri.


Mundu guztiak kantatu du noizbait Seegerren zerbait

Esan liteke hil berri den Pete Seeger folk abeslari iparramerikarra bere abestiengatik bezain ezaguna zela egin zizkioten bertsioengatik.


Eguneraketa berriak daude