Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.
Joan den apirilaren 28an, faxista bati aurre egin zion pertsona batek Gasteizko San Prudentzion. Auzoan saltzaile-lanetan ari zen Orgullo Cazurro talde faxistako kidea, eta bere aurka jo zuen gazteak: "nazi" deitu eta irmotasunez egin zion kontra.
Leongo futbol-klub nagusiko zale faxistek osatzen dute Orgullo Cazurro. Hain zuzen ere, saltzaile gisa ari zen faxistak talde horren kamiseta zeraman San Prudentzion, aipatutako pertsonak aurre egin zionean. Orgullo Cazurrok debekatuta izan du Leongo estadiora sartzea, bertan egiten dituen keinu eta abesti faxistak direla-eta.
Saltzaile faxistari kontra egin zion pertsonak bideoz grabatu zuen gertatutakoa, eta sare sozialetan argitaratu zuen. Zabalpen handia izan zuen bideoak, eta ikerketa bat abiatu zuen Poliziak, gerora jakin denez.
Gertatutakoa zela-eta, salaketa bat aurkeztu zuen San Prudentzion izan zen faxistak, eta, orain, hari aurre egin zion pertsona atxilotu du Guardia Zibilak. Hainbat komunikabidek asteazkenean eman zuten atxiloketaren berri.
Guardia Zibilak dio seinalatutako faxista "mehatxatu eta umiliatu" zuela atxilotuak, "bere lana egiten ari zen bitartean". Horregatik, "gorroto-delitu bat" egin izana leporatu dio, itxura denez, "motibazio ideologikoa" izan zuela iritzita. Grabatu eta argitaratu zuen bideoa ezabatu egin dute jadanik.
Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]
Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]
Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.