AZTIk ohartarazi duenez, Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko kostaldeko urak plastikoak batzeko puntu beroa dira, eta Mediterraneo itsasoko edo zaborra gehitzeko beste eremu batzuetako mailen antzekoak ditu. Argazkia Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunean egindakoa da, Eguzkik 2019an antolatutako hondakin-bilketa batean.
Galiziako lagunekin batera Nunca Máis esatetik Outra Máis esatera pasatu gara. Prestige berri baten aurrean gaude? Ez. Horrek ez du esan nahi, jakina, arazoari garrantzia kendu behar zaionik –horretarako Xunta bera dago eta–, baina Toconaotik eroritako 26 tona pellet eta Prestige-ren 63.000 tona petrolio ezin dira inolaz ere alderatu. Kontuz, ordea. Batetik, pellet horiek ere ingurumenean eragina izango dutelako, eta bestetik, eta batez ere, agintariek hondamendi hartatik ezer ere ikasi ez zutela agerian utzi dutelako.
Pelletak dira ilargia seinalatzen duen atzamarra. Eta zein da ilargi hori? Bada, Prestige bezalako kasu bat berriz ere gerta daitekeela, inolako zalantzarik gabe, gainera. Izan ere, estatistiken arabera, Galizian dagoen ontzi-nabigazioa kontuan izanda, denbora-kontua baino ez da, baina horri gehitu behar zaio administrazioak jokatuko duela orduan jokatu zuen bezalaxe, alegia, orain jokatzen ari den bezalaxe: lehenik eta behin, arazoa existitzen dela ukatuko du, eta, ukazioan tematzea ezinezko bihurtzen denean, arazoa minimizatzen saiatuko da eta erantzukizuna beste etxeko amonari leporatuko dio. Gure iritziz, hori, neurri handi batean, behintzat, zigorgabetasunaren ondorio da, hau da, Prestige-ren hondamendiaren benetako erantzuleak akusatuen aulkian eseri ez izanaren ondorio.
Eta Euskal Herrian, zer? Bada, hemen adi egotea tokatzen da, eta pelletak orban edo lerro adierazgarrietan iristen badira, aukeran itsasoan garbitu edo, beste erremediorik ez badago, lehorrean, betiere talde profesionalekin. Kasu horretan, boluntariotzara jotzeko arrazoirik ez dugu ikusten. Komenigarria denik ere ez dugu uste. Dena dela, deialdia egingo balitz, jendeak behar bezala erantzungo luke; horretaz ez dugu duda izpirik. Gainerakoan, EAEko herri-erakundeei koordinatuta joka dezatela eta herritarroi informazio gardena eman diezagutela eskatu behar zaie.
Pelleten atzamarrak seinalatzen duen ilargia plastikoen arazoa da, eta gaizki egingo genuke ilargiari begiratu ordez, atzamarrari begira geratuko bagina
Nolanahi ere, Toconaoko pellet gehienak gurera iritsiko dira seguru asko Bizkaiko Golkoan dagoen plastiko-zoparen parte gisa. Eta hemen berriz ere atzamarraren eta ilargiaren metafora erabiliko dugu. Izan ere, gure kasuan, pelleten atzamarrak seinalatzen duen ilargia plastikoen arazoa da, eta gaizki egingo genuke ilargiari begiratu ordez, atzamarrari begira geratuko bagina.
Zenbatekoa da plastikoen arazoen tamaina Bizkaiko Golkoan? Bada, begira, 2016an 50 milioi tona hondakin zeudela esaten zen. Urte batzuk pasatu dira, beraz, gaur egun gehiago izango dira. Nolanahi ere, datu berriagoak eta xeheagoak ditugu. AZTIk 2022an gai honi buruz egin zuen ikerketaren ondorio batzuk hitzez hitz eta zenbakiz zenbaki kopiatzen ditugu haren webgunetik: “Aurkitutako plastikoaren batez besteko ugaritasuna kilometro koadroko 739.395 eta 2.625.271 plastikozko pieza (kilometro koadroko 998 eta 4.338 gramoren baliokidea); batez beste, kilometro koadroko 232.227 elementu izan dira”. “Mikroplastikoak aztertutako laginetan dagoen plastiko kopuruaren %93 dira (%28 pisuan), mesoplastikoak %7 (%26) eta makroplastikoak %1 (%46)”; “Bizkaiko Golkoko gune ozeanografiko hau mikroplastikoentzako irteerarik gabeko ‘kale itsua’ da”; “ikerketa honek erakusten du Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko kostaldeko urak plastikoak batzeko puntu beroa dela, eta Mediterraneo itsasoko edo zaborra gehitzeko beste eremu batzuetako mailen antzekoak dituela”.
Nondik dator plastiko hori guztia? Batez ere lehorretik. Itsasora botatako hondakinetako %80 plastikoak izan ohi dira.
Ados, lehorretik, baina lehorretik nondik? Izan ere, plastikoena “arazo globala da eta…”. Bai, arazo globala da, baina “globaltasuna” aitzakia gisa erabiltzeko tentazioa saihesteko, hona hemen AZTIren webgunetik kopiatutako beste esaldi bat: “Bizkaiko Golkoan aurkitzen dugun zaborra, funtsean, Bizkaiko Golkoan bertan bizi diren herritarrek sortua da, ez dator Txinatik”.
Nola iristen da plastiko hori guztia itsasora? Normalean estoldetatik eta ibaietatik. Ibaiak, errekak, errioak dira plastikoak itsasora iristeko bene-benetako autobideak. Horregatik, askotan esan dugun bezala, itsasoa, plastikoari dagokionez, gure etxeetan bertan hasten da, hondartza gain-gainean bizi ez bagara ere.
Nola heldu arazoari? Bada, oroz gain, mugak jarri behar zaizkio plastikoen ekoizpen neurrigabeari, batez ere erabili eta botatzekoei. EBk pausu batzuk eman ditu bide horretan, baina oso gutxi eta oso laburrak, bistan da. Herritarrok, berriz, plastikoen erabilera arduratsuagoa egin behar dugu, eta, jakina, dagokien edukiontzian utzi, birziklatzeko. Baina EBk har ditzakeen makro mailako erabakien eta norbanakook egin dezakegunaren artean, badira eskumenak dituzten erakunde asko. Horra hor Ura, baita aldundiak eta udalak ere.
Prebentzio-neurriak har daitezke, adibidez, ibai-ertzetako barandetako beheko partean saretak jar daitezke. Hori da Eguzkik azken urteotan sustatu dituen neurrietako bat. Saretek ez dute miraririk egiten, noski, baina funtzionatu funtzionatzen dute. Gainera, udalek bitartekoak jar ditzakete aldian behin ibaiak eta errekak garbitzeko, herriko plaza edo kaleak garbitzeko jartzen dituzten bezala. Eta talde profesional batek garbitzeko. Urtean behin, “kontzientziazioaren” aitzakian, herriko ikas-zentroetako neska-mutilekin garbiketa-egun bat antolatzea ez zaigu onargarria iruditzen, baldin eta ibaia defendatzeko plangintza zabalago baten logikan txertatuta ez badago, behintzat.
Eta, jakina, ibaia zaintzeko araudiak eta ordenantzak bete egin behar dira, zigorrak barne. Autoak gaizki aparkatuta daudela eta, zigorrak ezartzea oso arrunta da, eta zeresanik ez Mozal Legearekin edo Ogasunarekin zerikusia duten kontuetan. Ingurumen-kontuetan, berriz, zigorrak ezartzeko erreparoak omen daude, dena “kontzientziazio” eta “sentsibilizazioaren” mantrarekin konponduko balitz bezala. Alabaina, gauza bat argi dago: ibaietan hondakin asko eta asko daude, eta ez dira hor deskuiduan erori direlako, edo istripuz, edo haizeak bultzatuta. Hor daude batzuek espresuki bota dituztelako baizik; batzuek ibaiak zabortegi pribatu gisa erabiltzen dituztelako. Urtetan horrela egin dute, ondoriorik gabe edo apenas ondoriorik gabe. Bada, hori horrela den bitartean, ibaiek zabortegi izaten jarraituko dute. 2024an, zabor-poltsak balkoitik botatzen dituena edo hondakinak ibai ertzean uzten dituena, ur handiak datozenean aurretik eraman ditzan, zigortu egin behar da.
Alegia, arazoari alde askotatik heldu dakioke eta ekin behar zaio. Ea Galiziatik pellet-itxuran datorren atzamarrak balio duen erreparatzeko plastikozko itsasoko hemengo ilargiari.
Eguzki Talde Ekologista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]