Patxi Ruizek uko egingo dio ospitalera joateari, epaileek aginduta ez bada

  • Preso txantrearrari ospitalera joatea eskaini diote ostegunean, baina epaitegiek agindu arte uko egin dio joateari, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu bezala. Proba medikoak egin dizkiote eta "giltzurrunetako akatsa" atzeman diote. Hamabigarren eguna du gaur gose eta egarri greban.

Kontzentrazioa Txantrean Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko. Argazkia: Argia.

2020ko maiatzaren 22an - 09:16

Presoaren osasun egoera larria dela jakinarazi zuen Ainhoa Mejias bere abokatuak ARGIAn, edozein unetan bihotzekoa izan dezakeela. Ostegunean egindako proba mediku berriek giltzurrunetako gaitzak pairatzen ari dela azaleratu dute, baina uko egin dio ospitalera joateari, epaitegiak hala agindu artean.

Abokatuak azaldu bezala, kartzelaren erantzuna “oso txarra” izan da; hasieran gose greba ezeztatu zuten, eta Patxirekin elkartzea  oztopatu. Hala ere, espetxeko erizaindegian bertan seruma jartzea eskaini diote.  Orduan ere, Auzitegi Nazionalaren autoak derrigortzen bazuen ospitalera joango zela adierazi zuen, baina ez duela nahi espetxeko erizaindegian seruma jar diezaioten, ez da fidatzen.

Hamabigarren eguna hasi du gose greban Ruizek. Alarma egoeran segurtasun neurririk hartu ez izanagatik protestan hasi zen guztia, baina funtzionarioek bere bizitzaren aurkako mehatxuak egin zizkiotela salatu zuen, eta orduan hasi zuen gose eta egarri greba. Bere aldarrikapen nagusia 8. moduluko funtzionario nagusia kendu dezatela da, hori baita bere bizitzaren aurkako mehatxuak egin dizkiona. Orain modulu horretan ez badago ere, aldarrikapen horrekin jarraitzen du.

Elkartasun keinuak

Patxirekin elkartasunez zenbait kartzelatako presoek baraualdiak, txapeoak edo janari erretiloari uko egiteari ekin diote. Kalean ere zenbaitek baraualdi eta gose grebari ekin diote. Herri askotan mobilizazioak antolatuta daude egunotan.

Luhuso eta Itsasuren (Lapurdi) arteko bidea moztu berri dute Patxi Ruizekin elkartasunez..


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude