Hondakin-urak Pasaiko Badiara isurtzen direla salatu du talde ekologistak, aspaldi ari direla intenbideren bat eskatzen, baina oraindik ez dutela halakorik erdietsi. Ondorengo lerroetan irakur daiteke taldeak zabaldutako agiria.
Eguzkik, eta azken aldian Pasai Donibaneko eragileekin batera, urteak daramatza salatzen herri horrek uraren kalitatearen inguruan bizi duen egoera. Hondakin-urak badiara, hau da, sentikor izendatutako gunera isurtzen dira zuzenean, badiako uraren kalitatearen eta bizilagunen osasunari negatiboki eraginez.
Denon iritziz beharrezkoa den azpiegitura hori 2007-2011 aldian, Gipuzkoako saneamendu-azpiegituretarako erabakiaren barruan egitea aurreikusten zen arren, gaur egun hondakin-urei buruzko Europako arauak, zehazki 91/271/CEE Direktibaren 4. eta 5. artikuluak urratzen eta ez betetzen jarraitzen du.
Elkarrekin garatu genuen ekimena 2017ko azaroan aurkeztutako mozioa izan zen, saneamenduari lehentasuna emateko asmoz, Pasaiako Udalak administrazio eskudunen aurrean ?presioa? egin zezan. Ezinezkoa izan zen. Beste behin, herritarron osasunaz eta ongizateaz arduratzen direla diotenek aitzakia bat aurkitu zuten bizilagun gehienok eskatzen genuena ez onartzeko, eta beste epe bat finkatu zuten saneamendu-sarea lortzeko.
Egiaztatu ahal izan dugu beste behin betiko arduradun politikoak berriro ari direla arauak urratzen, azkena izango al da? Ez dakigu ezer bizilagunon proposamena baztertuz hartutako erabakiei buruz. Zenbatetan daude betetzen ez dituzten erabakiekin biztanleak engainatzeko prest? Noiz arte eutsi behar diote egoera horri?
Tamalgarria eta baliabide publikoen xahubidea izango litzateke saneamendua egin aurretik Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren milioi askoko isun bat jasotzea. Horren harira, gogoratu Europar Batzordeak salaketa bat jarri zuela 2010ean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean, eta honek, 2018ko uztailean, hondakin-uren tratamenduari buruzko Europako araudia ez betetzeagatik 12 milioi euro eta sei hilean behin beste 11 milioi euro ordaintzera zigortu zuela ez betetzea irauten duen arte eta 2011ko epaia erabat gauzatu arte.
Bidegabea izango litzateke, zigorra gauzatuz gero, bizilagunok zigor hori ordaindu behar izatea, behin eta berriro eskatu arren, arduradun politikoak kudeatzeko gai izan ez diren zerbaitengatik.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Ekainak bost ditu gaur; udara atarian gaude eta giroak badaki. 15:00ak dira, sorbeltz saldoa aztoratuta dabil, udara beteko zeruan, kirrinka batean, eltxoak ehizatzen. Azpitik Ibaik erreparatu die sorbeltzei, eta tartean dauden enara azpizuriei; gorde ditu basozain arropak,... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]