Parlament-eko mahaiko bost kide Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratzera deituta, desobedientziagatik

  • Kataluniako Auzitegi Nagusiak maiatzean zehar deklaratzeko deialdia igorri die Parlamenteko mahaiko bost kideri: Carme Forcadell presidentea, Ramona Barrufet, Lluis Corominas, Joan Josep Nuet eta Anna Simó. Espainiako Konstituzio Auzitegiaren agindu bat bete ez izana da deialdiaren arrazoia.


2017ko apirilaren 25ean - 13:35
Argazkian, Kataluniako Parlamentuko mahaiko zenbait kide. Lehen lerroan Simó, Corominas eta Forcadell. Atzean, ezkerrean, Nuet. (Arg.: Pere Virgili)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kataluniako Parlamentuan independentziari buruzko ebazpen bi bozkatzen uztea leporatzen zaie mahaiko bost kideei. Forcadell, Barrufet, Corominas eta Simóren kasuan, fiskaltzaren kereila bati men eginez igorri die deialdia Auzitegi Nagusiko Maria Eugènia Alegret epaileak. Nuet, berriz, ez zegoen kereilaren barruan, fiskalaren ustez ez baitzuen izan desobeditzeko asmorik, baina epaileak deitzea erabaki du hala ere.

Deialdia ezagutu bezain laster, Carme Forcadell presidenteak Twitter bidez adierazi du Parlamenteko Mahaia eztabaida sustatzearen eta ez murriztearen alde dagoela, eta halaxe jarraituko duela aurrerantzean ere.

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.