Pape Niang senegaldarra gure artean

  • Zenbat aldiz pentsatu ote dugu –nik behintzat bai–, kale-saltzaile afrikarrak kalean, manta zabalduta, edo tabernan edo nonahi jendeari salgai merkeak eskaintzen ikusita, edota plastikozko poltsa handia arrastaka daramatela: zenbatez hobeto izango zuten gizajo horiek beren etxe inguruan gelditu izan balira!


2019ko uztailaren 09an - 09:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alabaina, Mikel Garcia Idiakezen Pape Niang Hasiera berri bat liburua irakurrita, buruan landatuen Pape Niang jaunaren aitormen hauxe gelditu zait: “Batzuok Europa zapaldu behar izan dugu konturatzeko hobea zela atzean utzitakoa, kanpoan aurkitu duguna baino. Ziur naiz migratzaile asko damu direla, helmugan bestelako harrera eta bestelako bizimodua espero zutelako, baina hainbatetan ihes egitea beste alternatibarik ez duzu”.

Uste nagusia egiaztatua gelditzen da. Ez dakite Europan zer aurkituko duten; kasu batzuetan, Europan bizi diren migratzaileek ez dietelako bizi-baldintza gogorren berri ematen, eztitu egiten dutelako bizi izandakoa; beste batzuetan, hain bizi-baldintza kaxkarretan bizi dira euren aberrian ezen beste alternatibarik ez izateak eramaten dituen Afrikan ibilaldi luze eta akigarriak eginda -beste umiliazioak beste, aduanetako polizia ustelei eskupekoak emanda, bestela ezin estatu-mugak igaro-, Mediterraneoa zeharkatzeko patera arriskutsua hartzera, hil edo bizi, Europako gobernu gupidagabeek kosta-zainak eta poliziak paratzen dituztenean haien lehorreratzea eta Europartzea oztopatzeko. Hedabideetan Europako herrietan ikusitako aberastasun materialak itsuturik ere abiatzen dira.

 

Ziur naiz migratzaile asko damu direla, helmugan bestelako harrera eta bestelako bizimodua espero zutelako, baina hainbatetan ihes egitea beste alternatibarik ez duzu

Liburuko protagonista eta kontalaria den Pape Niang Wolof komunitateko musulmana da –Senegalen kristauak eta musulmanak arazorik gabe bizi omen dira nahasian; batzuetan familia berean–. Dakar hiriburuan jarritako salgai-dendaren negozioak erreka jotzean abiatu zen Europara, euro mordoxka sakelan zituela. Ndar hirian (Saint-Louis frantsesez; seigarren hiri populatuena Senegalen) igaro zuen haurtzaro zoriontsua; handik Dakarrera egin zuen ogia egitera, eta 2008an Europara abiaturik 2009an zapaldu zuen Europa (Cadiz), sakelak erabat hustuta. Bilbon bizi da 2010az geroztik, eta egun Artea herritxoan nekazari kooperatiba batean egiten du beharra, beste migratzaile batzuekin -hortik “hasiera berri bat” delakoa izenburuan-. Gorriak eta beltzak ikusi eta igarota, itxaropentsu dago, baina garbi dauka haurtzaro zoriontsua bizitako aberrira itzuliko dela.

Arrazakeria edo mespretxurik pairatu al du Bilbon?, eta, aitzitik, laguntzarik jaso al du? Ez du horretaz mintzatu nahi, baina bai, entzun beharra izan du hobe zuela oihanean jarraitu, eta hura esan zuen gizonari erantzun ere egin zion: oihaneko jendeak beraren aldean errespetu eta gizalege mila aldiz hobea dutela. Eta laguntza ere jaso du gure artean; zer nahi duzu? galdetu dion jendea eta laguntza eman diona.

Zergatik alde egin behar izan zuen aberritik? Anekdota pertsonaletik harago –gorago aipatu dugu denda behera etorri zela–, erantzun politiko garbia ematen du: Frantziak segitzen du Senegalen agintzen; hango agintariak zein izango diren erabakitzen, eta baliabideak ustiatzen: gasa, urrea, petrolioa, mineralak eta baliabide naturalak. Neokolonialismoaren zenbait adibide aipatzen ditu; esaterako, nola aireportu berria egin berri duten Dakarretik 50 km-ra, eta nola aireportua bezala harako bideko farolak ere enpresa multinazional frantziarrek egin dituzten, nahiz eta Senegalen ere enpresa elektrikoak eta badiren farola ederrak paratuko zituzketenak, lanak haiei adjudikatuz gero. Hori baino handiagoa: dio Afrikan hamalau herrialdetan hitz egiten dela frantsesez, eta herrialde horietan guztietan erabiltzen den dirua Frantziako Banku Nagusiak fabrikatzen duela. Ezin dute inongo erabaki politiko monetariorik hartu Frantziako Gobernuaren oniritzirik gabe.

Ekonomiatik kulturara etorriz, unibertsitatera heltzeko ez daukate Parisera joan beharrik baina Dakarren dagoen unibertsitateak –90.000 ikasle inguru– erabat frantsesez funtzionatzen du, eta Senegalgo hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, nahiz eta ahoz alde handiz nagusi wolof hizkuntza den –beste hizkuntza batzuk ere mintzatzen dira–. Baldintza horietan Senegal herrialde burujabea? Gobernua, hots, agintariak frantsesei salduak, eta frantsesentzat akordioak onak badira senegaldarrentzat ez; eta horregatik gazte prestatu eta ez prestatu askok alde egin beharra dute beren aberritik.

Euskaraz ez daki eta ohartua dago euskara ez jakiteak mugatu egiten duela, Bilbon ez hainbeste, baina beste hainbat herritan bai. Gaztelania erakutsi zion irakasleak esan zion euskara hizkuntza konplexua eta zaila zela, eta ez zuela merezi. Damu du kasu egin izana. Berak frantsesez ondo daki baina wolof hiztuna da, wolof komunitatekoa, eta badaki zein garrantzizkoa den hizkuntza: "Zu Senegalera bazoaz berdin gertatuko zaizu: hara joan eta herritarrei frantsesez egiten badiezu, gehienek ulertu egingo dizute, baina wolofez hitz egiten badiezu, jendea irabazita daukazu, seguru. Wolofez hitz egiten badiozu, solasaldiari eutsiko dio senegaldarrak, besterik ez bada ikusminez, jakiteko ea noraino zaren kapaz wolofez aritzeko". Euskaldunoi zer-pentsa ematen digute esaldiok.

 

Arrazakeria edo mespretxurik pairatu al du Bilbon?, eta, aitzitik, laguntzarik jaso al du? Ez du horretaz mintzatu nahi, baina bai

1960an lortu zuen independentzia Senegalek Frantziatik, baina teorian bakarrik. Ekonomia eta politika aldetik Frantziaren menpeko, eta hizkuntzari dagokionez? Badago hamabost milioi inguruk ulertzen eta hitz egiten duen hizkuntza, wolofa, eta hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. Wolofa hizkuntza ofiziala bihurtu eta arlo berriak irabazi arte herren ibiliko dira, baina inbidia sanoa ere ematen digute: baldin eta senegaldar gehienek komunitate zentzua badute, eta horretarako wolof hizkuntzari erabakigarri irizten badiote, eta elkartasun-sortzaile bada, hizkuntza horrek iraungo du luzaroan; gureak baino segurtatuago izan dezake etorkizuna -gure hizkuntzak ofizialtasun gehiago izango du EAE eta Nafarroako eremu baten, baina erabilera sozialean alde ederra ateratzen digute, dirudienez-, nahiz eta berriro diogun, hizkuntza ofiziala ez izatea eragozpen handi samarra den.

Negar asko egin du Pape Niangek Bilbon 2010etik hona, gorriak eta beltzak ikustea eta bizitzea egokitu zaio. Teknologiari esker harremanetan da Senegalgo familia zabalarekin, eta garbi dauka itzuliko dela eta hantxe hilko dela. Bien bitartean Artea herrian ilusioz ari da migratzaileen nekazari kooperatiban.

Nik uste gehienok hemen ez dugula pentsatzen beltzek oihanetik ez zutela atera behar; hori baino errespetu gehiago badugu, baina beltza ikusten dugunean, batez ere kale-saltzailea bada, pobrea ikusten dugu, behartsua, kasik eskalea, eta ez dugu arazorik nahi eta laguntza emateko ere apenas gauden; gizarte-zerbitzuak ardura bitez, guk geuk ere badugu nahiko premia eta. Gizakion betiko egoismoa.

Horrelako liburuek oroitarazten digute europar kolonialismo berria indarrean dela, eta horrek migratzaileak sortzen jarraituko duela, eta denok garela hein batean erantzule, agintariak gehiago baina agintegabeak ere bai, eta planeta bakar honetako gizaki gisa ezin dugula beti bestaldera begiratu.

Hemen ongi bizitzea opa diogu Pape Niangi, eta harro itzultzea wolof komunitatera.

Pako Sudupe

Idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude