Pandemiak emakumeen sexualitatean eragindako aldaketak

  • Estresak, ziurgabetasunak, antsietateak eta bakardade sentsazioak eragin negatiboa dute emakumeen desiran.


2021eko martxoaren 03an - 10:53
Argazkia: Paula Rey/Flickr
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pandemiak aldaketa nabariak ekarri ditu gure bizitzetara, eta sexualitatean ere aldaketa hauek nabariak izan dira. Martxoan, konfinamenduaren hasieran oraindik ez zegoen neke sentimendu hori baina orain, alarma-egoera aldarrikatu eta ia urtebetera, nekeak eragina du gure gogo-aldartean. Nekea, apatia, deskonexioa... psikologo eta terapeuten kontsultetan gero eta sarriago ikusten diren emozioetako batzuk dira. Mugikortasunari ezarritako murrizketa berriek eta etxeratze-aginduek eragina dute bizimoduan, harremanetan gehienbat.

El Salto komunikabideak emakumeen sexualitateak jasandako aldaketen inguruko artikuluan Ana Lombardia psikologo eta sexologoarekin hitz egin dute. “Gaur egun, agortze soziala nabari da, murriztapenak gero eta handiagoak direlako eta tunelaren amaieran ez delako argirik ikusten. Nekea orokorra da, apatia eta jendea etsita dago, ez du gogorik, ez du gauzez gozatzen...”, dio Lombardiak. Pandemiak gure aldartean eragina izan duela ukaezina da eta bizitza sexuala pertsona askoren bizietatik kanpo geratu da, gutxienez pandemiaren lehen hilabeteetan.

Sexu desira falta da psikologoei eta sexologoei kontsulta egiteko beste arrazoi nagusietako bat. Emakumeak izan dira egoera hori gehien jasan dutenak, onerako eta txarrerako: heren batek sexu-desira gutxitu du, eta beste heren batek, gutxi gorabehera, sexu-desio handiagoa izan du pandemia hasi zenetik. 

Estresa, antsietatea edo beldurra sexu desiraren etsai nagusiak

Kontsultetara joateko arrazoi ohikoenetako bat orgasmora iristeko zailtasuna izaten da. Valérie Tassoren aburuz, idazle eta sexologoa, estresak, ziurgabetasunak, antsietateak eta bakardade-sentsazioak eragin negatiboa dute emakumeen desiran. “Bikotekide gabeko emakume gehienek aipatu ohi dizkidaten zailtasunak ‘anorgasmia sekundarioa’ jasaten hasten dira, hau da, masturbazioan ez dute beti orgasmoa lortzen. Eta asko gertatzen da pandemia baino lehen orgasmoa lortzeko inolako arazorik ez zuten emakumeekin”, dio Tassok.

Antsietatea eta ziurgabetasuna arazoaren beste bi erantzule dira. Gero eta emakume gehiagok kontsumitzen dituzte depresioaren eta antsietatearen aurkako botikak, orgasmora iristea eragozten ez dutenak, baina emakumeen sexu-erantzuna “atzeratzen” dutenak. Emakume askok denbora gehiago behar dute orgasmora iristeko, eta denbora “gehigarri” horrek desesperatu egiten ditu. Valérie Tassok azaltzen du desioa gure gorputza bezalakoa dela: osasuntsu eta sasoian egoteko, landu egin behar da. Bestela, lozorroan geldituko da. Ez da desagertzen, baina “logale” geratzen da, eta zenbat eta denbora gehiago eman lanik egin gabe, orduan eta “alferrago” bihurtzen da.

Plazer sexuala osasuntsua da

Desira landu dezakegun zerbait da. Desioa lantzen badugu, egungo egoera hobeto bizi ahal izango dugu. Valérie Tassok azaltzen du desioa gure ongizatearen funtsezko zati bat dela. Intimitate-espazioak bilatzea, plazer-modu berriak aztertzea, masturbazioa, jostailuen erabilera, sareen bidezko komunikazioa beste modurik ez dagoenean, goxotasunez tratatu eta tratatzea, esperimentatzea eta sexualki ikertzea gure aukeren barruan… Horrek guztiak gure osasun fisikoari eta mentalari laguntzen dio, eta are gehiago, bakarrik bizi izanez gero. “Plazer sexuala gure osasunaren aliatua da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-02 | Axier Lopez
Gorputzen arteko sareak

Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


2025-05-21 | June Fernández
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


“Haurren jakin-min erotikoa kriminalizatzen, moralizatzen eta patologizatzen dugu helduok”

Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]


Josebe Iturrioz Naizenen biltzarrean:
“Sarritan ikerketa objektu bezala tratatzen gaituzte trans pertsonak”

Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400... [+]


Eguneraketa berriak daude