PAItik ateratzeko baimena ukatu dio Nafarroako Gobernuak Castejongo ikastetxeari

  • UPNk Nafarroan abiarazitako eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jasotako PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa alboratzen lehena izan da Castejongo Dos de Mayo ikastetxea. Baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak adierazi du ez diola horretarako baimenik ematen.


2020ko otsailaren 17an - 06:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Betirako kondena

Nafarroako ikastetxe gehienetan PAI inposatu zutela eta orain irteteko aukera galarazi nahi dutela salatu du Steilas sindikatuak. Ikastetxeen erabakia eta autonomia errespetatzeko eskatu du Steilasek: “Nafarroako Gobernuarentzat, PAI bizitza guztirako kartzela-zigorraren parekoa da: sartzen zaituzte inoiz ez atera ahal izateko”.

Hezkuntza Departamentutik argudiatu dute programatik ateratzean langile plantilla zein izango den ez duela aurreikusi ikastetxeak, aurkeztu duen irteera planean. Horrez gain, arauaren kontra egin dutela adierazi du Departamentuak: “Ikastetxeak bermatu behar du abiatu dituen programen jarraikortasuna”.

Programa polemikoa

Ingelesa bultzatzeko aitzakian, eskuin foralak bultzaturiko programak D ereduaren hedatzea oztopatzea helburu zuela iritzi dio hainbatek. Ikasgaiak ingelesez erakustea du oinarri eta funts pedagogikorik ez duela eta hutsune asko dituela salatu izan dute hezkuntza eragileek, baita irakasleek ingelesez bestelako ikasgaiak emateko prestakuntza falta nabaria dutela ere. Zuzendari, guraso, sindikatu eta irakasleak ikusi ditugu programa salatzen.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!