Nola atera daitezke ikastetxeak PAI hezkuntza programatik?

  • Ingelesez Ikasteko Programaren (IIP-PAI) “iruzurra agerian uzteko” eta “bertatik irteteko bideak aztertzeko” jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean. Gaur egun, Nafarroako 100 ikastetxe baino gehiagotan oraindik derrigorrezkoa da programa polemiko hau.


2022ko urtarrilaren 31n - 13:13
Azken eguneraketa: 14:16

Hasieratik irakasle, zuzendari, guraso eta sindikatuek kritikatua, UPNren Gobernuak Nafarroako ikastetxeetan sarturiko gola izan zen IIP-PAI, haurrek ingelesez ikasteko amua jarrita. Ordutik ibilbide polemikoa egin du programak eta oraindik ere derrigorrezkoa da 50 herri baino gehiagotan.

PAI-Free Jardunaldiak datozen bi ostegunetan egingo dira (otsailaren 3an eta otsailaren 10ean), Iruñeko San Frantzisko ikastetxean, 17:30ean.

“Hizkuntzak beste modu batean ere ikas daitezke”

“PAIren iruzurra” bistaratu asmoz, otsailaren 3an La chapuza del bilingüismo dokumentala proiektatuko dute eta ondoren solasaldia egingo dute dokumentalaren zuzendari Paco Serrano irakasle madrildarrak eta Richard Weyndling kazetari eskoziarrak, ingeleseko irakasleen prestatzailea izandakoa Iruñean. Madrilgo ingelesezko programa elebiaren eta Nafarroako PAIren arteko antzekotasunak izanen dira hizpide, “horiek inguratu dituen marketina, irakasleen eta familien desengainua, eragin dituen arazoak eta hori guztia sostengatu duen ideologia”. Atzerriko hizkuntzak beste modu batean ikas daitezkeela ere azpimarratuko dute, “gainerako curriculum arloak kaltetu gabe”.

“PAItik atera zaitezke”

Castejongo ikastetxea izan da PAI programatik ateratzea lortu duen Nafarroako lehena, eta horretarako ikastetxeak jarraitutako prozesua azalduko du Gemma Martinez eskolako zuzendariak, otsailaren 10ean. “PAItik ere ateratzen da, ez etsi” lelopean, PAIrekin gustura ez dauden hezkuntza komunitateei laguntzea da helburua, programa alboratzeko zer egin behar duten azalduz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: IIP Ingelesez Ikasteko Progama
PAItik ateratzeko baimena ukatu dio Nafarroako Gobernuak Castejongo ikastetxeari

UPNk Nafarroan abiarazitako eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jasotako PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa alboratzen lehena izan da Castejongo Dos de Mayo ikastetxea. Baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak adierazi du ez diola horretarako baimenik ematen.


PAItik atera den Nafarroako lehen ikastetxeak Navarra Sumaren haserrea piztu du

UPNk abiarazi zuen PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jaso ditu urteotan. Castejongo Dos De Mayo ikastetxea izan da Programa alboratzen lehena, baita Behe Erriberan D eredua ezartzen lehena ere, Steilasek jakinarazi duenez. Navarra... [+]


Jose Luis Mendoza
"PAI programa ezartzea edo ez ikastetxeen erabakia izanen da"

Ingelesez ikasteko programa ezarri duten lehen ikastetxetako ikasleekin ebaluatu dute programa bera. Ikastetxe horiek "ikasle aniztasun" txikia dutela nabarmendu du Roberto Perezek eta horrek ebaluazio-txostenean eragina izan duela dio. 


Motxila bete kezka

Kanpo-azterketa berriak, aldaketak ikasgaietan, ingelesezko ordu gehiago, ebaluaketa irakasleei, mugimenduak goi-karguetan… Bero dator ikasturtea Hego Euskal Herrian, LOMCE, Heziberri, Ingelesez Ikasteko Programa edota D ereduaren zabalkuntza tarteko.


Eguneraketa berriak daude