PAItik atera den Nafarroako lehen ikastetxeak Navarra Sumaren haserrea piztu du

  • UPNk abiarazi zuen PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jaso ditu urteotan. Castejongo Dos De Mayo ikastetxea izan da Programa alboratzen lehena, baita Behe Erriberan D eredua ezartzen lehena ere, Steilasek jakinarazi duenez. Navarra Sumak gogor kritikatu du erabakia.


2020ko urtarrilaren 27an - 07:10
Yolanda Barcina eta José Iribas, programaren bultzatzaileetako bi.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ingelesa bultzatzeko aitzakian, eskuin foralak bultzaturiko programak D ereduaren hedatzea oztopatzea helburu zuela iritzi dio hainbatek. Ikasgaiak ingelesez erakustea du oinarri eta funts pedagogikorik ez duela eta hutsune asko dituela salatu izan dute hezkuntza eragileek, baita irakasleek ingelesez bestelako ikasgaiak emateko prestakuntza falta nabaria dutela ere. Zuzendari, guraso, sindikatu eta irakasleak ikusi ditugu programa salatzen.

Aurreko legegintzaldian, “PAI programaren inposizioa” bukatzen zela eta berau eskaintzen jarraitu ala ez ikastetxe bakoitzaren erabakia izango zela iragarri zuen Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.

Orain, Castejongo ikastetxeak programatik ateratzeko hautua egin duelarik, oso haserre agertu da Navarra Suma. Gurasoak aintzat hartu gabe ikastetxeak unilateralki harturiko erabakia izan dela dio alderdi politikoak. “Legeak ahalbidetzen duelako gertatu da hau, politika sektario bati eta PAIren kontrako jazarpen politika bati erantzuten dion legea, aurreko legegintzaldian euskal nazionalismoak inposatua”.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!