Pablo Gonzalez espetxean mantenduko dute

  • Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia luzatzearen aurka jarritako helegitea ez du onartu Poloniako dei auzitegi batek.

Pablo Gonzalez

2022ko uztailaren 6an - 16:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria, Polonian, Ukrainako gerrako errefuxiatuen egoeraren berri ematen ari zela. Geroztik inkomunikatuta daukate. Joan den maiatzean espetxealdia hiru hilabetez luzatzea onartu zuen Poloniako Przemys eskualdeko epaitegiak, fiskaltzaren eskaera onartuz.

Poloniako epaitegietan Gonzalez ordezkatzen ari den Bartosz Roga?a abokatuak EFE berri-agentziari esandakoaren arabera, dei auzitegiak ez du espetxealdia luzatzeko epaiari jarritako helegitea ez du onartu. Gonzalezek, beraz, espetxean jarraitu beharko du. Bere abokatu Gonzalo Boyek eta familiak salatu dutenez, ez diote kazetariari familiarekin kontakturik edukitzen utzi. Bi hilabete beranduago bi gutun helarazi dizkiote Oihana Goiriena bere emazteari. Egoera ezohikoa eta Europar Batasunaren bermeetatik kanpokoa dela ere azpimarratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude