OTRAS sindikatuaren estatutuak baliogabetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Espainiako abokatu eta fiskaltzak, Emakumeen Aurkako Tratu Txarrak Ikertzeko Batzordeak eta feminismoaren adar abolizionistako zenbait taldek jarritako salaketak tarteko, Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi da sexu langileen sindikatuaren onarpenaren gaineko eztabaida.


2018ko azaroaren 22an - 10:46
Martxoaren 8ko manifestazioa Bartzelonan, sexu lana lana dela aldarrikatzen duen pankarta (Argazkia: Twitter Agència 8M)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Auzitegi Nazionalak asteazkenean jakitera emandako ebazpenak baliogabetu egin ditu OTRAS sindikatuak abuztuan erregistratu zituen estatutuak. Ebazpenaren arabera, Espainiako legediak debekatu egiten ditu prostituzioarekin lotutako lan kontratuak, ez baitu ulertzen lana denik eta hargatik ez dio eskubide sindikalik esleitzen. Sindikatuaren estatutuak onartzeak proxenetismoari legezko izaera ematea ekarriko lukeela uste du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Auzitegiak sindikatzea oinarrizko eskubidea dela aitortu arren, eskubide hori norbaitek langile kondizioa duenean soilik gauzatu daitekela argudiatu du, sexu langileak kondizio horretatik kanpo daudela ulertzera emanaz. Jakinarazi duenez, OTRASek “lan erlazio testuinguruan gauzatu daitezkeen ekintzak barnebiltzen ditu”, pornografia kasu, baina horien artean aurkitzen den sexu lana ez da lan kontratu baterako baliagarri.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenak ez dakar sindikatuaren desegitea, baizik eta estatutuen laugarren artikuluaren baliogabetzea. Artikulu honetan, sexu lana barne hartzen da sindikatuaren jardunaren baitan.

OTRAS sindikatuko kideek jakinarazi dutenez, beraien estatutuak baliogabetzen dituen ebazpenari helegitea jarri asmoz, Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prostituzioa
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!