Esaldi hori euskal presoak artatu ohi dituen sendagile bati egindako elkarrizketa batetik aterata dago, eta haren oihartzuna belarrietan gelditzen da luzaroan Lander Garrok zuzendu duen eta berriki estreinatu den Tipularen sehaska kanta pelikula zoragarria ikusi ondoren. Jurista batek hitzak zorroztera etorri aurretik, komeni da zehaztea gure asmoa ez dela hemen zalantzan jartzea estatu baten eskubidea ordenamendu juridikoaren kontrako jokabideak zigortzeko. Baina zuzena da azpimarratzea, ordea, legeak eta zuzenbidea biziaren eta jendearen zerbitzuan daudela eta ez alderantziz. Eta estatuaren betebehar saihetsezina dela, bere burua demokratikotzat badu, zaintzen dituen pertsonen bizia eta biziari dagozkion eskubideak bermatzea, osasunerako eskubidea bereziki.
Izutzen du ohartzeak Miguel Hernández poetaren hitzen eta oroitzapenaren gaurkotasunaz; izan ere, pelikula honetan oso modu egokian berreskuratzen da idazlea, hain juxtu aurtengo martxoan laurogei urte betetzen direla kartzelan hil zenetik, gaizki tratatutako eritasun baten ondorioz. Adierazten zaila da haren Nanas de la cebolla (Tipularen sehaska kantak) izena daramaten bertsoak entzuteak sortzen duen zirrara, kartzelak pertsonen bizitzan eta, beraz, osasunean eragiten duen kaltearen latza gogora ekartzen duenean. Horiek ez dira Alacanteko poeta maisuak espetxeaz idatzi zituen bertso bakarrak. Las cárceles (Kartzelak) izeneko poema erdiragarrian hauxe dio Miguelek: “Las cárceles se arrastran por la humedad del mundo/ van por la tenebrosa vía de los juzgados;/ buscan a un hombre, buscan a un pueblo/ lo persiguen,/ lo absorben, se lo tragan (…)” ("Kartzelak munduko hezetasunean barna doaz herrestan, epaitegietako bide ilunean barna doaz. Gizon baten bila dabiltza, herri baten bila, jazarri egiten dute, xurgatu, irentsi (…)"). Miguel hil eta laurogei urtera, kartzelek biziak irensten dituzte oraindik ere, are okerrago orain, kartzelen abizena “demokratikoak” izanik eta, zenbaitetan, gainera, oheburuan Miguel Hernándezen poema liburuekin lo egiten duten politikari “aurrerakoiek” kudeatuta.
Ongi etorri Garroren eta Sareren pelikulari, gai baldin bada kontzientziak astintzeko eta bide berriak irekitzeko jadanik berandu datorren gogoeta honetarako. Espetxe politikaren arloan erabateko aldaketari heldu behar zaio lehenbailehen. Kartzelak hustu behar dira, orain, arazo sortzaile direlako, ez soluzio sortzaile; biziarekin eta osasunarekin bateraezinak direlako; alternatibak egon badaudelako. Bai, ohar hauek orokortasunez egitera ausartzen gara, are gehiago, motibazio politikoengatik preso, Euskal Herriko beren etxeetan oraindik ez dauden 190 pertsonez ari garenean. Horiek guztiak espetxetik ateratzea bizia, osasuna eta elkarbizitzarako oldarra izango da gure gizartearentzat. Espetxe politikaren aldaketa hori bulkada sozial handi batek baizik ez du ekarriko, hain handia non erabakiak hartzeko ahalmena dutenen borondate politikoen norabidea ezarri ahal izango baitu. Ez, ezin dugu “Justiziaren” esku utzi. Bakearen eta elkarbizitzaren bidean trabak eta oztopoak jartzen tematurik dagoen “Justizia” baten esku. 2011n ere Miguel Hernándezen zigorra berraztertzeko errekurtso berezi bat, familiak eskatuta, aurkezteko aukera ukatu zuen “Justizia” baten esku (Espainiako Auzitegi Goreneko Auzi Militarren Sala). Artikulu honen bukaera gisa, zer hobe Miguelen beraren hitzak baino: “…Un hombre (léase también mujer) aguarda dentro de un pozo sin remedio,/ tenso, conmocionado, con la oreja aplicada./ Porque un pueblo ha gritado ¡Libertad!,/ vuela el cielo./ Y las cárceles vuelan./" ("Gizon bat (edo emakume bat) zain dago putzu batean erremediorik gabe, atezuan, zurturik, belarria jarrita. Herri batek Askatasuna! deiadar egin duelako, zerua hegan doa. Eta kartzelak hegan doaz").
Mikel Mundiñano Larraza, Sare Herritarreko arduraduna Nafarroan
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]