Berriki Osakidetzako zenbait langileri txosten kliniko batzuen eta beren terminologiaren itzulpena egiteko eskatu zaigu, euskaraz idazten dugun langileen zerrendarekin eta pazienteen datu pertsonalez josiriko txosten klinikoekin batera . Langileok euskaraz lan egiteko eta ez dakitenek idatzitakoa ulertu ahal izateko asmoz plazaratu da.
Itzultzaile automatikoaren proiektuak urteak daramatza martxan. Espero dugu bai iniziatiba horietan lanean ibili diren, bai proposamen berri hau luzatu duten, bai bertan parte hartzea onartu duten horiek haien borondate onenarekin jardutea. Hala ere, egoeraren analisi egokirik gabe lan antzua egiteak, edota norbere interesaren aurkako lana egiteak osasungintza eta euskalgintza antzu eta kaltegarri batera garamatza. Ia Osakidetza bezain zaharra den euskalgintza antzua.
Ausazkoa omen den iniziatiba, Oosakidetzaren esparru osora zabaldua, zenbait langile euskara hutsean lanean hasi eta hilabete eskasetara. Pazienteei txosten klinikoak euskaraz ematen hasi eta berehala euskara ez dakiten horiei ikasteko beharra kendu nahi diegu. Hortaz, euskararen beharra kentzea Osakidetzaren proiektu estrategikoa dugu egun.
Orain gutxi Getaria, Zumaia eta Aizarnazabalen euskaraz ez dakiten langileak kontratatu dituzte. Zertarako balioko ote digu itzultzaileak, herritarrengandik hurbilen eta sarrien dagoen langileak espainolez artatuko baditu paziente euskaldunak?
Dakigunez, euskara guztiz isolatua dago osasungintzako egunerokotasunean. Ahozkotasunera, hautu pertsonalera, eta langileen kontratazio prekariora mugatua. Esparru hegemonikoak guztiz arrotz ditugu: idatzizko tasuna, barne komunikazioa, barne formazioa, barne funtzionamendua, zerbitzuburuen hautaketa, oposaketetan marjinatua (berezko funtzionamendu ustela gehituta, bere garrantzia hutsaren hurrengoa da), etab.
Orain gutxi Getaria, Zumaia eta Aizarnazabalen euskaraz ez dakiten langileak kontratatu dituzte. Zertarako balioko ote digu itzultzaileak, herritarrengandik hurbilen eta sarrien dagoen langileak espainolez artatuko baditu paziente euskaldunak?
Iniziatiba honek, funtsean, euskaltzale otzanak, sagardotegiko eta mendiko euskaltzaleak, baina lan esparruko losintxariak lasaitzeko baino ez du balio. Euskaltzale “tradizionalak”, esku bat euskaltzaletasun indibiduala goraipatzeko dauka eta bestea administrazio espainiar eta frantsesei bostekoa emateko. Egizue euskaraz lasai, gainerakoei emango baitizkiegu tresnak berau jakin gabe zuek idatzitakoa ulertzeko. Ur txikitako euskaltzaleak, arazoaren muinari eta sakontasunari heldu gabe norberaren azaleko kontzientzia garbitu nahi dutenak, esparru ofizial orotan euskara marjinala den bitartean.
Bada euskarazko osasun korpusa, graduetan zehar ikasia, nahiz eta graduak ere hein handi batean espainolez bukatu. Arazoa lan esparruan dago, non guztiz espainolez funtzionatzen den. Hizkera teknifikazio ikastaroek ez dute ezertarako balio gradua bera euskaldundu gabe edota lan egiteko esparruak landu gabe.
Konponbidea, hortaz, txostenak itzultzea baino latzagoa izan arren, begi bistan dugu epe luzera begirako dinamika: euskaraz lan egin, euskaraz formatu, MIR azterketaren egituraketa aldatu, kontratazioan euskara baldintza bihurtu gehigarri beharrean (espainola eta frantsesaren gisan), eta osasun egituretan euskara hegemonizatzea, bai administratiboki eta bai pertsonal aldetik. Orobat, osasun arretan pazientea erdigunean jartzea, euskaldunak albo batera utzi gabe, euskaldunen osasuna kaltetu gabe.
Osasun langile euskaldunak gara, ez itzultzaileak. Ez gaude atzerrian, utzi diezagutela gure herriko, euskal herriko pazienteei arretarik onena (euskarazko arreta) ematen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]