Osakidetzari egindako kexa eta erreklamazioek gora jarraitzen dute: %10 irailera arte

  • 7.709 kexa eta 28.352 erreklamazio jaso ditu Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzuak 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan. Kopurua dagoeneko handiagoa da aurreko urteetan urte osoan jasotakoa baino.


2023ko azaroaren 10ean - 11:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osakidetzak ematen duen zerbitzua geroz eta kexa eta erreklamazio gehiago eragiten ari da. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik —EH Bilduren galdera parlamentarioaren ondorioz— emandako datuen arabera, 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzuak 28.352 erreklamazio eta 7.709 kexa jaso ditu, 36.060 guztira. 2022ko lehen bederatzi hilabeteetan erregistratutako 32.691 intzidentziekin alderatuz, %10,3 igo dira aurten kexa eta erreklamazioak. Zorion-adierazpenei dagokienez, 2022an jaso zituen gehien: 2.010.

Nabarmentzekoa da 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan egindako kexa eta erreklamazio kopurua handiagoa dela 2017tik 2021era bitartean urte osoan egindakoen guztizko kopurua baino. Urte horietan, zifrak honako hauek izan ziren: 2017an 34.501, 2018an 35.834, 2019an 32.446, 2020an 29.801, eta 2021ean 34.956.

Naizek jaso duenez, EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak eskatu zion erreklamazio eta kexen inguruko informazioa Osasun sailburuari. Uberak adierazi du neurriak “behingoz” hartzen hasteko balio behar dutela datuek: "Osakidetzak azken urteotan izan duen etengabeko okertzearen eta behar eta merezi duten arreta jasotzen ez dutela ikusten duten pertsonen ezinegonaren beste froga bat dira".

“Indartu dezagun Osakidetza” manifestazioak

Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformak Osakidetzaren “egoera larria” salatzeko manifestazioak egingo ditu larunbat honetan: “Guztiz publikoa den osasun sistema bat egituratu behar da, kalitatezko eta bidezko irisgarritasun unibertsala bermatuko duena”.

Dozenaka euskal sindikatu eta eragilek bat egin dute manifestazioekin, besteak beste, LAB, ELA, ATH-ELE, ESK, Eman Eskua eta Osakidetzako Langileen Sareak. LAB sindikatuak parte hartzeko deialdia zabaldu du: “Sistema publikoa indartzea eskatzeko eta diru publikoa osasungintza pribatura desbideratzeari ezetz esateko”.

Mobilizazioak larunbatean, azaroaren 11n egingo dira EAEko hiru hiriburuetan: Bilbon (12:00etan, Jesusen Bihotzetik), Donostian (17:00etan, Boulevardetik) eta Gasteizen (12:00etan, Bilbo plazatik) izango dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Osakidetzako hautaketa prozesuen egoera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek

Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


Eguneraketa berriak daude