Maiz gertatzen zait: albisteei erreparatu eta urduri jarri. La France revient, diote. Nola Le Penen Frantzia, hala espainiar xenofobia eta supremazismoa; pailazo puzgarriak bezala, behin eta berriro zutitzen dira. La merde revient. Entzun dugunez, Osakidetzako langile talde bat zutitu da, osasun arretaren euskalduntze-prozesua salatzeko, ez euskalduntze berantiarra izateagatik (lehen Euskara Plana erakundea sortu eta hogei urte baino beranduago abiatu baitzen), bidegabea eta baztertzailea izateagatik baizik. Osasungoaren gaineko herri-ituna ortzi-mugan dagoenean, hain justu, kasualitatez.
Esanguratsua da sanitarioak izatea, edo horrela izendatzea euren burua. Azken batean, oposizioetan euskarak doktoretzak baino balio gehiago edukitzea kritikatzen duten horiek ez dira ez mediku ez doktore. Medikua naizenez, eta horrez gain unibertsitateko Udako Ikastaroen zuzendaria eta graduondoko baten irakaslea (31 eskutik), ez daukat lotsarik Pernandoren egia esateko: pazienteen hizkuntza jakitea askoz baliotsuagoa zait nire eguneroko jardueran nire esperientzia akademikoa baino, eta nago askoz garrantzitsuagoa izango dela pazienteentzat.
Hasteko, eta eurek zabaldutako panfletoa irakurriz, argi geratzen da bere lehentasuna eta ardura ez dela osasun arretaren gainbehera, baizik eta hizkuntza-politika eta, batez ere, horrek euren pribilegioei eragin diezaiekeen kaltea. Ez da harritzekoa hizkuntza-plangintza euskal kulturari lotzea eta ez, behar legez, arretari berari. Txarrago oraindik; euskararen erabilera bultzatzeak, langile prestatuen gabezia bitarteko, kalitatea hondora dezake. Sanitarioak izango dira, izan, baina ez dute gaiaren inguruko literatura medikoa eta ebidentzia zientifikoa aztertu. Osasun arreta eta kalitatea batera doaz.
Pazienteen izaera eta hizkuntza baztertzea eta ez errespetatzea baztertzailea da gutiz eta, beraz, onartezina gure erakundean. Gauza jakina da langileen ezagutza eta gaitasunak ezinbestekoak direla arretaren kalitaterako
Ondo adierazten dutenez, bi ele ofizial daude EAEn. Itzulingururik gabe, euskara baztertzailea omen dela diote; gaztelania ordea, ez. Azken batean, euren ardura ez da osasun arretaren kalitatea, langile erdaldun hutsen barne-mugikortasuna lehenestea baizik. Lanpostu finkoa nahi dute, ahal bada etxe ondoan. Hori horrela, lanpostuen erdiak Hizkuntza Eskakizuna (HE) edukitzea onartzen dute, betiere beste erdiak ez badauka eta, gakoa dena, langile euskaldunek HE esleituta duten lanpostuetan bakarrik izena ematera mugatuz. Horrela langile elebidunak erreserbara bidaliko lituzkete, hiri-eremutik urrun, ia erbestera. Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik, hau da, mundu zibilizatutik at. Izan zaitez euskaldun, baina ez molestatu, mesedez. Bizkaiko aho-masaileko kirurgia zerbitzu bakarra, berbarako, Gurutzetako Ospitalean dagoenean. Ez al dugu euskaldunok Bilbon bizitzeko eskubiderik? Ez al dago euskaldunik Gasteizen? Funtsean, apartheid bat defendatzen ari dira: euskaldun eta erdaldunen arteko segregazioa.
Osasun zerbitzuen gainbehera euskarari edo edozein gutxiengori egoztea (izan ijitoak edo etorkinak) arrazista da inolako zalantzarik gabe. Halaber, pazienteen izaera eta hizkuntza baztertzea eta ez errespetatzea baztertzailea da gutiz eta, beraz, onartezina gure erakundean. Gauza jakina da langileen ezagutza eta gaitasunak ezinbestekoak direla arretaren kalitaterako. Zoritxarrez, ez ikastea erabaki dute, laguntza behar duenarengana ez iristea. Entzun beharrean, nahiago dute eurek hitz egin. Norberaren balioak, hizkuntza edo ikuspegia inposatu, eta ez besteen emaria jaso. Ez gaituzte maite, ez gaituzte nahi.
Esan bezala, laster osasungoaren gaineko herri-ituna abian jarriko da, osasun publikoaren aldeko guztion artean adosturiko oinarriak ezarri beharko lituzkeena. Euskarazko arreta oinarri horietako bat da, nahitaezkoa, derrigorrezkoa. Erabiltzaile guztiek daukate osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa, bai ahozko bai idatzizko harremanetan. Baita historia klinikoa euskaraz ere. Pazienteen arteko segregazioa ez da, gaur egun, onargarria. Ezta euskarari uko egitea ere. Osakidetzan xenofobiarik ez, mesedez. Euskararik gabe, euskarazko arretarik gabe, bizikidetzarik gabe, ez da egongo herri-itunik.
Aitor Montes Lasarte, Osakidetzako familia medikua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]