Tsunami Democratic-ek astelehenetik asteazkenera hiru eguneko mobilizazio indartsua iragarri du

  • Egun beroak datoz berriro ere Kataluniara. Tsunami Democratic mugimenduak Espainiako Estatuko hauteskundeen hausnarketa egunetik “adi eta prest” egotera deitu du jendea. Larunbaterako ehunka ekintza antolatuko dituzte Katalunia osoan zehar. Astelehenetik asteazkenera, hiru eguneko mobilizazio indartsua egin nahi dute.


2019ko azaroaren 08an - 11:12
Tsunami Democratic-ek deituta milaka lagun El Prat aireportura joan ziren. (Victor Serri / La Directa)

“Asmo handiko ekimena” antolatuko duela iragarri du Tsunami Democratic-ek, ostiral goizean zabaldu duen oharrean dioenez. Azaroaren 11ik 13ra bitarte, ekintza ugari izango direla jakinarazi dute.

Plataformak adierazi du “irailaren 11ko eguna [kataluniarrentzat Diada eguna] hiru egunez jarraian bizitzeko” gertu egoteko, jardueren pisua nabarmenduz. Lanean egunen batean behintzat jai eskatzeko aurreratzen ari dira, eta prest egoteko gutxienez gauren bat etxetik kanpo pasatzeko.

Sare sozialen bitartez joango dira egun horietan gertatzen denaren inguruko jarraipena ematen. Tsunami Democratic bere aplikazio berria erabiltzera ere animatu dute. ekintzak azaroaren 9an hasiko dira, Katalunia osoan ehunka jarduera iragarrita baitaude.

Tsunami Democratic mugimenduak orain arte ekimen indartsu bakarra egina du: Kataluniako lider independentisten aurkako epaia jakinarazi zutenean, El Prateko aireportua blokatu zuten. Ordutik Espainiako Estatuaren jo-mugan dago eta terrorismoagatik ikertzen ari direla esan izan du Marlaska barne ministroak.

Mugimenduaren atzean nor dagoen ez dakite hainbat hedabidetan aitortu dutenez eta egiten duten teknologia berrien erabileragatik, aplikazio batekin jendea mobilizatzeko saltoa ematear dira. Telegram kanalaren bidez egin ohi dituzte deialdiak eta bertan 393.000 lagun daude egun.

Tsunami Democratic-en oharra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude