Jon Torner jontorner Asteazkenean Olentzerok menditik jaitsi eta Euskal Herriko txoko guztiak bisitatuko ditu, arrats partean eta gauean han-hemenka opari sorta ederrak utziz, bakar batzuek zapaten alboan zaku bete ikatz aurkitzea merezi duten arren. Egun seinalatu hori heldu aurretik, hala ere, hain maitatua den ikazkinarekin jolastu eta ikasteko aukera eskaintzen digu hainbat web gunek. Guk horietako batzuk bisitatu ditugu. Lehenego Olentzeroren borda ederra bisitatu dugu. Denbora dezente igaro dugu bertan. Olentzero berari gutuna idazteko aukera izateaz gain, dozena erdi marrazki koloreztatzeko eta hiru jolasekin dibertitzeko parada izan dugu. Jarraian Olentzero "uniforme" desberdinekin jantzi dugu, bikoteen jokoan aritu gara, elurrezko panpina atondu dugu, gure adiskideei postal bat igorri diegu eta gabon-kanta ezagunak entzun eta kantatu ditugu. Azkenik, "sakonduz" atalean sartu gara. Gabonei eta Olentzerori buruzko artikulu aberatsak biltzen ditu atal honek eta Euskal Herriko ohituren gainean gauza gehiago ezagutu ahal izan ditugu. Bordatik atera ostean www.olentzaro.net web gunea bisitatu dugu. Azalean Olentzero ageri da, sutondoan eserita, pipa erretzen. Gunea berria da eta atal batzuk oraindik osatzeke ditu, baina hala ere topa daiteke gauza interesgarririk. Erakargarriena, agian, "Olentzaro" ipuina da. Nafarroako Pirinioetako herrixka batean bizi zen Joxe arotzaren eta basoko lamiaren istorioa kontatzen du ipuinak. Irakurtzeaz gain, ipuina entzun ere egin daiteke eta gainera mugimendua duten irudiez hornitua dago. Ipuina amaitzean EITBk bere web gunean Olentzerori eskaini dion orrialdean sartu gara. Aurrekoetan topatu ditugun atalak hemen ere badaude. Olentzerori gutuna idazteko aukera dugu eta baita gabon kantuak entzun, postalak bidali eta marrazkiak egiteko ere. Norberak egiten dituen marrazkiak posta elektronikoz nahiz gutun bidez igorri daitezke eta web gunean jarriko dira ikusgai. EITBren gunetik Bianako Erentzun ikastolak sortu duen www.gabonak.com gunera egin dugu salto. Eduki ugari dago bertan. "Olentzerori buruz" atalean adibidez pertsonaia honi buruzko azalpenak irakurri ditugu eta "Gabon kantak" delakoan hainbat abesti entzuteko parada izan dugu. Horiez gain, "Denborapasak" (bost jolas topatu ditugu bertan), "Pantailarako irudiak" , "Postalak" eta "Gabonetako antzerkiak" ataletan barrena ibili gara. Azkenik, Olentzerori gutuna bidaltzea erabaki dugu, baina ez aurrez benetan haur zintzo ala gaiztoak izan garen ziur jakin gabe. Galdetegi laburra bete, bete dugu, baina zein emaitza lortu dugun ez dizuegu esango. Beste web gune interesgarri batzuk: Olentzerozaleen Elkartea. Iruñeko elkarteak urtero gonbidatu ohi du Olentzero Nafarroako hiriburura eta milaka lagunek festa giroan zeharkatzen dituzte hiriko kaleak ikazkinarekin batera. Desfilearen inguruko xehetasunak eta Olentzero beraren jatorriari buruzko azalpenak jasotzen ditu web gune honek. Buber's basque page: Benito Gastañagak idatzi eta Jon Askek ingelesera itzuli duen "Everything that has a name exists" ("Izena duan guztia omen da") ipuina aurki dezakegu orrialde honetan. Ipuin hori bera gaztelaniara ere itzuli du Askek. L' Olentzero. Olentzerori buruzko artikulua, frantsesez. Bilboko erregeak: Bilboko Udaleko Kultura Sailak bigarren urtez sareratu duen web gune honek urtarrilaren 5eko kabalgatari buruzko informazioa (ibilbidea, ordutegia, antolatuko diren ekitaldiak...) eskaintzen du. Ea Olentzerok zuen desioak errealitate betetzen dituen. Badakizue, ez gauza gehiegi eskatu, bestela ez baitizue ezertxo ere ekarriko. Guk halaxe egin dugu. SAREKO ARGIAko kideon partez, Gabon onak pasa!
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]
Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.
Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.