Allez Les Bleus! Horixe da Frantziako Estatuan azken hamarkadan gehien entzundako deiadarra. Olatu baten modura zabaldu zen uholde urdina, baita Frantziako eskuinak bere egin ere, Nicolas Sarkozyren UMPk nagusiki. Errepublikako banderak kolore gorria ere badauka. Uholde urdinak alta, gorria irentsi du, baita alderdi txikiak irentsi ere. V. Errepublikako bozketa sistemak ez ditu laguntzen ez ezkerra ez txikia dena. Alabaina, bozketa sistema aldatzea baino gehiago beharko dute beste Frantzia bat aldarrikatzen dutenek.
Abstentzioa hogeita lau puntu igo da hauteskunde presidentzialetatik Legebiltzarrerako bozketetara Frantzian. Orduan, hiritarren %85ak bozkatu zuen eta oraingoan %61ak. Presidentzialetan nagusitzen dena aise nagusitu izaten da legegileetan. Sarkozyren UMPk bozen %40 lortu du eta Legebiltzarreko aulkien herena baino gehiago lortu dezake bigarren itzulian. PSk bozen %20 erdietsi du. Ezkerreko beste aukerek, PCFk, Berdeek nahiz gainerakoek aulkiak galdu dituzte. François Bayrouren UDF-MoDem alderdiak izugarrizko porrota jaso du, bozen %7,61 baino ez du lortu. NC (Zentro Berria) alderdi berriak, UMPren nahietara makurtu denak, salbatu ditu UDFko aulki batzuk. Alabaina, NCk aulkiak UMPko politikaren mesedetan erabiliko omen ditu. Eskuin muturreko FNk ez du lortu aulkirik, Marine LePen lehiatuko da bigarren itzulian, baina aukera ia batere gabe.
PSko idazkari François Hollanden eta alderdiko ikur berri Ségolène Royal emaztearen deiadarra ozen entzun dugu bozen biharamunean: “Gure ezkerreko aberkideok, bigarren itzulian oraindik ere hainbat aulki salba genezake eta eskuineko uholdeari aitzi egin gure etorkizuna prestatzeko”. Ele hauek aire edo doinu frantses batekin irakurri eta mezua ezagunagoa eginen zaizu. Ezkerrak behea jo du, hondalea. Gorako bidea baino ez zaio geratzen gaurgoitik.
“Iparraldeko ezkerrak eskuina garaituko duen esperoan” idatzi genuen aurreko astean. Ezin uka premisa baikorregia dela gaurko egunean. Abstentzioak eta Estatu mailako eskuineko uholde urdinak ia irentsi du gorria, baita ezkerreko aulki bat lortzea ere Iparraldean. PSko Sylviane Alaux eta Jean Espilondok nekez eskuratuko dute aulkia. Hala ere, Michele Alliot-Marie eta Jean Grenet bigarren itzulian lehiatzera behartu izana garaipena da nolabait. 4. barrutian –Biarno eta Euskal Herria biltzen dituena–, UDF-MoDemeko orain arteko diputatu Jean Lassallek eutsi diezaioke aulkiari, UMP eta PSrekin lehiatuko da bigarren itzulian. Indarrak arras parekatuta daude. Zentro-ezkerraren harremanaren test esanguratsua izanen da.
EH Baik 10.000 boz baino gehiago eskuratu du. Laugarren indarra da, eskuin, ezker eta zentroko alderdi nagusien atzean. Legegileak ez ditu berezko hauteskundeak, bai test egokia ordea. Errepublikako itsaso handian hedatutako olatu txiki honen txanpa baliatu behar du herri bozketako hainbat aulki, modu naturalez, erdiesteko.
Mikel Asurmendi (Hendaia)
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
-Kax, kax, kax.
-Aurrera!
Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.
Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.