Okutourra, Bilboko espazio autogestionatuen hausnarketa zabaltzeko

  • Gazte Asanbladen Sareak (GAS) hilabete darama Okutourraren prestaketan murgilduta. Bilboko auzoetan martxan diren okupazio eta autogestio esperientziak gertutik ezagutzea eta trukatzea du helburu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 26an - 09:03

Hainbat gai jorratuko dituzte bost saiotan, besteak beste, "okupazio bat burutzeko eman beharreko pausoak edota gune autogestionatu baten beharrezko diren erramintak". Errondokon, Karmelan, 7Katun eta Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egingo dituzte topaketak. Deustuko Gazte Lokalean azkenik ez, bertako kideek ez baitzekiten zein egoeran egongo ziren Udalaren utzarazte agindua dela eta.

Lau guneak desberdinak badira ere badituzte elementu komunak. "Laster desalojatuak izan daitezke", Gazte Asanbladen Sareko (GAS) kide baten esanetan. "Denok gaude berdintsu".  

Karmelak, esaterako, hainbat alditan Bilboko Udaleko ordezkariekin bildu eta gero, utzarazteko agindua jaso dezake epe laburrean. "Udalak maneiatzen gaitu", diote GASetik. Lauren artean, egun 7Katu da egoera lasaiena bizi duena, "duela zenbait urte arriskuan egon eta gero". 

Okupazio mugimenduaren inguruan hausnarketa egin eta zabaldu nahi dute GASeko kideek Okutour deitu dioten egitasmoarekin. Izan ere, "uneoro mehatxatuta" sentitzen dira, eta egoera horrek ez die uzten patxadaz euren ideiak lantzen. Horregatik erabaki dute Bilboko Okupazio Mugimenduak eta Gazte Asanbladek bat egitea bilbotarren parte-hartzearekin hausnarketa kolektiboa egiteko eta partekatzeko. "Polita da denon artean egin ahal izatea", diote antolatzaileek. 

 

Okutourra

Otsailak 3: Preokupa, Errondoko auzo etxean.

Otsailak 24: Azpiegtura, Karmelan.

Martxoak 17: Autogestioaz ikasi, 7Katun.

Apirilak 17: Erresistentzia, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean.

Apirilak 27-28: Hausnartzen, 7Katun.

 

[2017-10-13] Okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren aldeko mezua zabalduko dute larunbatean

[2017-10-05] Okupazio mugimenduaren aldeko manifestazio nazionala

[2017-03-10] Gazte Asanbladen Sarea aurkeztuko dute bihar 7Katun

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude