Okupazioaren aldeko aldarriak lehertu du Gasteiz

  • Gasteiztar andana batu da Okupazio Mugimenduak egindako deialdira. Etxebizitza eskubidea aldarrikatu, eta okupazioa "gu guztion bizitzak duintasunez betetzeko ezinbesteko tresna" dela azpimarratu dute "Lehertu Gasteiz" dinamikako kideek deitutako mobilizazioan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 17an - 09:32
Argazkia: Hala bedi.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 18an aurkeztu zuten Lehertu Gasteiz okupazioaren aldeko dinamika GPS-k, Gasteizko Gaztetxeak, Talkak, Errekaleorrek, Auzolanak eta SUmendik hiria zenbaki eta ekuazioz josi ondoren. Gasteizen etxebizitzarekin dagoen arazoa mahaigaineratu nahi izan dute dinamika honen bitartez: “15.367 etxebizitza daude Gasteizen, horietako 9.470 hutsik eta beste 2.200 salgai, edo beste modu batean esanda, 10 etxebizitzatik bat hutsik dago. Gasteizen 255.052 pertsona inguru bizi dira eta momentu honetan 115.367 etxebizitza daude hirian. Horrek esan nahi du bi pertsonentzako etxebizitza bat dagoela”.

Egoera salatzeko, maiatzaren 15ean laranja koloreak hartu du Gasteiz. Hiriko hiru txokotatik abiatutako zutabeak elkartu dira Andra Mari Zuriaren plazan, bertatik hasi baita manifestazioa Florida parkeraino. Asko izan dira protestara batutako eragile eta kolektiboak (mugimendu feminista, gazte mugimendua, presoen aldeko mugimendua, Arabako Mendiak Aske, LGTBI+ mugimendua…). Aldarri anitzek jantzi dute mobilizazioa.

Pandemia egoeran jasandako oztopo eta medioek hauspotutako kriminalizazioa izan dituzte hizpide, “TALKA espazio feministaren desalojoa, edota Gasteizko Gaztetxearen edo Sumendiren erabilera mugatzeko saiakerak, Errekaleor auzo asketik gaueko ordu txikitan poliziaren probokazioak, Olarizu eta Los Herraneko etxebatzeak…”. Bilbon egondako azken erasoa ere ekarri dute gogora: “Ezin ahaztu Arrakala espazioaren desalojoa eta Bilbon egindako erantzun kolektiboa! Eredu zarete!”.

Azken hilabeteetan hainbat herritarrek bizitako egoera gogorra ere salatu dute: “nahiz eta gure egunerokotasuna hankaz gora jarri duen pandemia baten erdian egon, desalojoak, etxe hutsak, prezioen gorakadak, espekulazioa… etengabekoak dira. Soilik Gasteizen 2021ean hiru egunetik behin etxegabetze bat egon da, hau da, urteko lau hilabete hauetan 40 etxegabetze eraman dira aurrera”.

“Etxebizitzarekin eta oinarrizko eskubideekin negozioa egiten” ari direnen aurrean, okupazioa aldarrikatu dute, “jabetza pribatuaren aurkako bala zuzena” baita. Espazio hutsetatik bizitzak, komunitateak, sareak… sortzeko aldarria egiten dute.

Palestinar herriari elkartasuna adieraziz amaitu da mobilizazioa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, "herri erantzunari esker"

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


"Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora"

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


"Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea" exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua "ilegalki" hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Eguneraketa berriak daude