'OkupaTU Gasteiz' dinamika aurkeztu dute Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek

  • Hala Bedik 35 urte beteko ditu abuztuan, Gaztetxeak 30 apirilean, Auzolana Pilotalekuak 10 ekainean eta Errekaleor Bizirik! proiektuak 5 irailean. Data bat gordetzeko deia egin dute: 2018ko urriaren 6an ‘OkupaTU Gasteiz’ ospatuko dute Gasteizen.

Hala Bedi @halabedi
2018ko urtarrilaren 02a
Data bat gordetzeko deia egin dute: 2018ko urriaren 6an ‘OkupaTU Gasteiz’ ospatuko dute Gasteizen. (Arg.: Hala Bedi)

Errekaleorreko bizilagunek, Muinoko Etxeko gaztetxeroek, Auzolana Pilotalekuko Txapa Ahotsako kideek eta Arabako irrati libreko halabeditarrek ‘Okupatu Gasteiz’ dinamika aurkeztu dute: “Errekaleorreko bizilagunak gara. Muinoko Etxeko asanbladetako gaztetxeroak gara.  Auzolana Pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak gara. Uhinak modu askean erabiltzen ditugun halabeditarrak gara. OkupaTU Gasteiz gara”.

Baina, zein da eragile hauek ‘okupatu’ hitzari eman dioten esanahia? “Espazio hutsak, uhinak, frontoiak, plazak, eszenatokiak… okupatu nahi ditugu autogestioa oinarri”.

Eragileek, autogestioa “bizitzen jabe izateko” ulertzen dute. “Gorputzak autogestionatu nahi ditugu feminismoa lehen lerroan jarriz. Elikadura autogestionatu nahi dugu, elikadura burujabetza praktikara eramanez. Lurra autogestionatu nahi dugu, ekologismoak zentralitatea hartuz. Hainbeste gauza nahi ditugu… Utopikoak gara? Akaso; baina pozik bizi gara ametsetan. Eta amets egiten jarraitu nahi dugu”, azaldu dute.

Apirilaren 28an, 30 urte beteko dira Gasteizko Gaztetxea okupatu zutenetik. Ekainean, aldiz, 10 urte beteko dira Auzolana pilotalekua berreskuratu zutenetik. Abuztuaren 6an, 35 urte beteko dira bi zorok, walkie-talkien bitartez Hala Bedi martxan jarri zutenetik. Eta iraila amaieran, Errekaleor Bizirik! proiektuak 5 urte beteko ditu.

Data hauetan, eragile bakoitzak bere urteurrena ospatuko du, baina beste urte batzuekin alderatuta, izaera kolektiboagoa izango du: Herri Mugimenduaren espresio ezberdinak bildu nahi dituen OkupaTU Gasteiz dinamikaren baitan joango dira denak.

Amaitzeko, dei berezi bat egin nahi diete gasteiztar guztiei: “Gorde 2018ko urriaren 6ko data. Egun horretan, ‘OkupaTU Gasteiz Eguna’ ospatuko dugu”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Okupazioa  |  Gasteiz

Okupazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-16 | Kijera Gaztetxea
Eneko Goia eta Donostiako udal gobernuari zuzendutako komunikatua

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez. Orain hilabete pasa ondoren auzoan lanean eta auzoa eraldatzen jarraitzen dugu, herri liburutegia, jantokia, joskintza taldea, haurtxoa, kolektibo ezberdinentzako bilera gelak, auzoko frontoi estali bakarra…


2018-10-15 | Hala Bedi
Colours and proclamations against censorship in Gasteiz

On 6th October thousands of people took to the streets of Gasteiz (Araba, Basque Country) for Okupatu Gasteiz Eguna (Gasteiz Squatters' Day). Their aim was to congratulate the city's squatter movements and self-managed projects and, in spite of the city council's censorship, proclaim that the streets belongs to everybody. The day started with a colourful demonstration, but that was followed by a festive spirit which lasted until the early hours of the next day.


Kalea erabiltzen duenarena da

Okupazioa izan da botere publikoen ezinikusiagatik, sarri, eta interes ekonomikoengatik, gehienetan, herritarrek eskura izan duten aukera bakarra eskubideak praktikara eramateko.


2018-10-10 | Topatu.eus
Maravillas gaztetxearen auzia berriz irekitzeak ekar dezakeen arriskuaz ohartarazi dute

Auzia berriz irekitzeko aukera dagoela adierazi dute gaztetxeko kideek eta horrek, “desalojo arrisku larria” dakarrela.


2018-10-09 | Hala Bedi
OkupaTU Gasteiz, koloreak protagonista izan ziren egunaren aftermoviea
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

OkupaTU Gasteiz eguna goizeko manifestazioaz gain, ehunka lagunek debekatutako bazkari desobedientea egin zuten posible Santa Maria plazan. Segituan, eta tabernetan bertako DJ-ak zeuden bitartean, kontzertuak: bakarlariak hasieran, Karrocerias Betoño, Trikoma eta DJ gehiago. Gaueko ordu txikiak arte luzatu zen jaiaren irudiak bildu ditu Hala Bideok laburpen-bideo honetan.


2018-10-05 | Topatu.eus
Ospatzeko eta aldarrikatzeko, OkupaTU Gasteiz
MULTIMEDIA - erreportajea

Aurten urteurren borobilak dituzte Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleor auzo askeak. Urriaren 6an ospatuko dituzte OkupaTU Gasteiz egunean. Udalaren debekuen gainetik, ospakizun eta aldarrikapen egunera gonbidatu dute jendea, kalea denona baita.


2018-10-05 | Hala Bedi
OkupaTU Gasteiz Eguna: debekatu nahi izan duten egun baterako gida praktikoa

Nola izango da urriaren 6ko bazkaria? Zein izango da eguneko ekimen nagusia? Zenbat zutabe daude antolatuta? Zein da eguneko eskaintza kulturala? Galdera hauek eta askoz gehiago erantzun ditugu larunbateko OkupaTU Gasteiz Eguneko gida praktikoan.


66 herri mugimendu eta sindikatuk Okupatu Gasteiz Eguna babestu dute
"Zentsuraren aurrean Gasteizko kaleak okupatzen jarraituko dugu"

Orotara 66 mugimendu sozial eta sindikatuk mezu bateratua bidali dute Gasteizen ostegun goizean. Okupatu Gasteiz Eguna babestu eta 12:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute. “Hemen gauden mugimendu sindikal eta sozialok espazio publikoaren alde borrokatzeko prest gaude, eta zentsuratzaile ororen aurrean tinko mantenduko gara”, adierazi dute Gorka Urtaran buru duen Udalari mezu zuzena bidaliz.


2018-10-02 | Hala Bedi
OkupaTU Gasteiz bideoklipa
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Eragile askoren parte hartu dute bideoklipan, Gasteizko gune askotako irudiak bilduz. Hitzak Ekaitz Samaniegorenak dira, oinarria DJ Lorok egin du eta ondokoek jarri diote ahotsa abestiari: Jaione Olabe, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Ixone Arrizabalaga, Haize Agirre, Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren. Edizioa Hala Bideok egin du.


2018-10-02 | Topatu.eus
Donostiako Alde Zaharreko gaztetxea inauguratuko dute urriaren 6an

Hilabete bete da jada Kanpandegi kaleko gaztetxea okupatu zutenetik, eta gaztetxea herritarrei zabaltzeko bazkaria eta ekitaldia egingo dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude