Duela egun batzuk, aurtengo mediku azterketa egitera joan aurretik, nire ongizateari buruzko galdera-sorta bat igorri zidaten. Azken boladan urduri edo larri egon ote nintzen jakin nahi zuten, nire kezkak kontrolatzeko gai ote nintzen, makalduta ote nengoen... Azken batean, nire ongizate emozionalaz galdetzen zidaten. Hori dena, gaztelera hutsez, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeak nire ongizatean eragingo ez balu bezala.
Enpresetan ere gero eta ohikoagoa da pertsonen ongizateari erreparatzea eta horri begirako interbentzioak egitea. Krisi eta ziurgabetasun handiko garaia bizitzen ari gara, larrialdi humanitarioak zein gizarte- eta lan-gatazka ugariak dira eguneroko ogia. Askotan ez gara gai epe ertain eta luzera begiratzeko, ez dakigu zer ekarriko digun etorkizun hurbilenak, segurutzat jotzen duguna ere alda baitaiteke une batetik bestera. Horrek guztiak gure ongizatean eragiten du.
Gurean, ongizateaz aritu dira, besteak beste, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua eta Telesforo Monzón Euskal Herrigintza Laborategia. 2022an, Enpresarean azokan ere, euskal enpresek pertsonen ongizatea bermatzeko dituzten estrategien inguruan jardun zuten.
Nik oso argi dut gure ongizatea eta lurraldearen garapena hizkuntzekin lotu behar direla, hori gabe ezinezkoa baita lurralde bizigarri, bidezko eta iraunkorra lortzea
Berriki, Bai Euskarari Elkarteak antolatu duen Elkarrengandik Ikasiz solasaldietako hirugarren zikloan lan esparruko ongizateaz aritu dira. Solaskideen arabera, ongizatea hamaika modura defini daiteke: nahi duzun tokian zaudela, nahi duzuna egitea; une bakoitzean behar duzuna izatea; pertsona baten bizitzako eremu guztien arteko oreka lortzea da ongizatea. Hazten jarraitzeko aukera ematen duen inguru bat izatea eta nork bere ekarpenak egiteko aukera izatea, etengabe sortzen eta eraldatzen den kontzeptu bizia da ongizatearena. Askatasunarekin lotzen dute askok, eta kontzeptua lan eremura eramanda, ideiak proposatzeko aske sentitzeak, edo formazio saio batera bertaratzeko aukera izateak, edo opor-egun bat hartzeko edo ordutegia moldatzeko aukera izateak ongizatearekin dute zerikusia. Laburbildurik, esan genezake ongizatea gure bizi-kalitatea dela, eta horretan eragiten duten faktore guztien multzoa.
Hala ere, hizkuntzaren aldagaia ez ohi da ageri adituen ahotan ongizatean eragiten duen aldagai bezala. Nik, ordea, oso argi dut gure ongizatea eta lurraldearen garapena hizkuntzekin lotu behar direla, hori gabe ezinezkoa baita lurralde bizigarri, bidezko eta iraunkorra lortzea. Harrigarria bada ere, zaila da hizkuntza eta kulturaren aldagaiak ongizatearen eragiletzat hartzen diren elementuen artean aurkitzea. Horren inguruan ikertzen dutenengana joz gero, EAEn ongizate eta zoriontasun hautematearen inguruko ikerketa bat dago, 2022koa, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Bulegoak landutakoa. Ongizatea azaltzen duten faktore hauek aztertu dira: egoera emozionala, norbere osasunaren hautematea, norbere bizitza kontrolatzearen hautematea, familia eta gizarte babesa, egoera ekonomikoaren balorazioa eta inguruarekiko balorazioa. EUSTATek ere norberaren ongizate-inkesta egiten du eta poztasuna neurtzeko galderek aldagai hauekiko dute lotura: harreman pertsonalak, egoera ekonomikoa, etxebizitza, inguruaren kalitatea, segurtasuna, etab. Alegia, hizkuntzak eta ongizatearen arteko lotura ez ohi da aztergai izaten eta ondo legoke kulturaren eta hizkuntza aniztasunaren aldagaia ikerketa horietan barneratzea, hizkuntza bat erabiltzeko aukera izateak edo ez izateak eragin nabarmena izan baitezake pertsonen ongizatean. Niretzat, behintzat, ezinbesteko aldagaia da. Nire ongizatea handiagoa baita [laneko] esparru guztietan nik nahi dudan hizkuntza erosotasunez erabiltzeko aukera dudanean.
Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]