Nola ari dira jarraitzen Greziaren afera Alemaniatik?

  • Nagusiki Alemaniako prentsa Greziako igandeko erreferendumerako baietzaren kanpaina sustatzen ari da.


2015eko uztailaren 03an - 11:35
Alemaniako enpresari batek "Grexit" izeneko edari bat komerzializatu du (Argazkia: Stol.it)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alemanian gehien irakurtzen den Bild egunkari sentsazionalistak “Bild erreferenduma” abian jarri du. Bertan galdera da alemaniarrak Grezia finantzatzen jarraitu beharko luketen ala ez. Twitterren mentzio asko egiten ari zaizkio

ARD telebista nazionalak inkesta bat egin du. Bertan Alemaniako herritarren %68ak Greziaren krisi ekonomikoaren erantzunkizun nagusia Tsiprasen gobernuarena dela esaten dute. Gainera herritarren artean Schäuble da politikari maitatuena.

Westfaliako enpresari batek “Grexit” izeneko Vodka eta limoizko edaria komertzializatu du. Grezia Europar Batasunetik ateratzen bada, musika eta janari greziarrarekin ospatuko dituela esan dute.

Guztiek ordea ez dituzte Troikaren (Europako Banku Zentrala, Europear Batzordea eta Nazioarteko Diru Funtsa)  austeritate neurriak babesten. Blockupy ezkerreko koalizioak Berlinen modu sinbolikoan hautesontzia jarri du eta ostiral eta larunbatean egingo diren mobilizazioetara deitu ditu herritarrak.

Junge Welt ezkerreko egunkarian Yanis Varoufakis, Greziako finantza ministroak  Bloomberg telebistari emandako elkarrizketa  dute hizpide. Bertan, Varoufakisek Greziako krisia arazo ekonomikoa baino gehiago Eurogunearen krisi politiko sakona dela esaten du, besteak beste.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
Eguneraketa berriak daude