Nola bizi izan zuten ijito euskaldunek
1936ko gerra eta diktadura?


2013ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
“Ijito Oroimena, Gerra Zibila eta diktadura Euskal Herrian” dokumentala urriaren 15ean aurkeztuko da Donostiako Antzoki Zaharrean eta bertaratzen direnek DVDa jasoko dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jesus Maria Palaciok zuzendutako dokumental honek ijito euskaldunek 1936ko gerra eta ondorengo errepresio urteetan bizitakoak biltzen ditu haien adierazpenen bidez.

2002. urtean otu zen dokumentala egiteko ideia. Urte hartan, gazteei zuzenduta, ijitoek II. Mundu Gerran jasandako zapalkuntza jasotzen zuen komikia sortu zuten. Liburua ekoizteko informazio bila ari zirela ijitoez dokumentazio instituzional gutxi zegoela ohartu ziren. Frankismo garaian erbesteratutako ijito askoren lekukotzak jasotzera eraman zituen horrek. Elkarrizketa horietan material ugari lortu zen eta horietako asko dira dokumentalean ikus daitezkeenak.

Kultur topikoei eta “biktimismoari” muzin eginez, guda garaiko irudiak orduko bizipenen adierazpenekin uztartzen dira 30 minututako kronika honetan. Gutxiengoaren istorioak urritan erakusten dira ikastetxe eta unibertsitateetan, eta horri buelta eman nahian erabaki zuen elkarteak proiektuari ekitea; ijitoen historiako pasarte ilun hari argi izpi bat eman nahian.

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak diruz lagundu dute proiektua. Hiriko kultur etxe eta liburutegietan eskuragai egongo da eta sarean eskegiko dute nahi duenak doan ikus dezan. Gainera, Agifugi elkarteko ordezkari Rafael Jimenezek adierazi duenez dokumentala Giza Eskubideen zinemaldira aurkeztea pentsatzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ijito herria
2024-04-08
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak

Eguneraketa berriak daude