Amerikako Estatu Batuek NBEren baimenik gabe Siria erasotzea erabakiko balute, "gerra krimena litzateke", Kongresuak oniritzia eman ala ez, Noam Chomsky filosofo eta ekintzaile estatubatuarrak dioenez.
"Nazioarteko babesa ahuldu eta Gobernuaren argumentuek sinesgarritasuna galdu dutenean, gainerako guztiak huts egiten duenean gerra krimenetarako erabili ohi den argudioa baliatu du administrazioak: bere burua munduko poliziatzat jo duen herrialdearen mehatxuen sinesgarritasuna", esan du filosofoak The Huffington Post egunkariari eskainitako elkarrizketan. "Lehendabizi negoziatu egin beharko litzatekeela uste dut, eta horrek huts eginez gero bigarren aukerara pasa –errebeldeak laguntzea–, betiere NBEren baimenarekin. Gerra krimen oso larria litzateke bestela".
Senatuak erasotzeko baimena eman du
AEBetako Senatuak baimena eman dio Barack Obama presidenteari Bashar Al-Assaden Gobernuari erasotzeko. Baldintza bezala jarri du erasoak gehienera ere 60 egun irautea. Beste 30 egunez luzatu ahal izateko Kongresuaren oniritzia beharko luke.
The Washington Post egunkariak jakinarazi duenez, Senatuak prestatutako zirriborroak debekatu egiten du AEBetako soldaduak siriar lurretan zabaltzea, larrialdi egoeretan erreskate misioak burutzeko izan ezik. Erasoa itsasoz egingo litzateke batez ere.
Senatuak zirriborroa behin-betiko onartzeko tramiteen ostean, Kongresuak izango du balizko erasoaren inguruko azken hitza. Obama hasia da Kongresuko kideekin bilerak egiten, erasoa abiatzeko ahalik eta babes handiena lortu asmoz.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Mundu osoa dago Siriara begira, Israel tartean, zeinak bere presentzia handitu nahi duen. Bitartean, kartzeletan zeuden presoak askatu egin dituzte Bashar al Assad-en gobernuaren aurka egin duten matxinoek, eta milaka errefuxiatu herrialdera itzultzen ari dira.
24 urte eman ditu boterean Bashar al Assad presidenteak. Ia hamalau urte iraun du gerra zibilak Sirian, eta hamaika egun Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) buru duen koalizioaren azken erasoaldiak, Damasko hiriburua hartu arte. Errusian asilo hartuta da orain Al Assad... [+]
Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta... [+]
Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]
Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.
2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]
Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.