'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko borroken kontakizunean sumatzen duten "hutsuneari beraien alea jarri" nahi diote, emakume ahotsean: "Euskaldun eta emakume gisa zapaldu ninduten, eta gehien min ematen zidan moduan, alabarengandik bereizita eta... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Nekane Txapartegi
2019-11-20 | Nekane Txapartegi
Bizi-iraundako tortura sexista salatu eta horren aurka borrokatzen dudalako jazartzen naute

Suitzan idatzitakoa eta Asteasun, azaroaren 20 iluntzean egin zen elkarretaratzean irakurritako gutuna.


2019-11-19 | Estitxu Eizagirre
Txapartegi extradita ez dezaten eskatuz elkarretaratzea deitu dute azaroaren 20an Asteasun

Azaroaren 16an zabaldu zuen Txapartegiren abokatuak sare sozialetan albistea, Espainiako Gobernuak Txapartegi atxilotzeko nazioarteko eskaera egina duela. Geroztik hainbat mobilizazio egin dira: 16an bertan Zurichen 150 lagun atera ziren kalera eta azaroaren 18 eguerdian Bernako... [+]


Nekane Txapartegi, erbesteratua
"Kausa berri honek balioko du tortura sexista eta euskal gatazka internazionalizatzeko"

Espainiako Audientzia Nazionalak deklaratzera deitu du Nekane Txapartegi, eta abokatuek eta bere inguruan sortu den mugimenduak egindako lanari esker, bideokonferentzia bidez egin ahal izango du Bernatik.