Orain hilabete batzuk arte kalitatezko osasun zerbitzua jasotzen genuen herrian. Osasun etxean zegoen pediatra euskaldunak artatzen gintuen. Batzuek hasieratik horrela eskatu genuelako; beste batzuek, eskatu beharrik gabe horrela egokitu zitzaigulako.
Baina egun batetik bestera,eta horren berri jaso gabe, pediatra euskaldunik gabe utzi gintuzten. Harrerakoei galdetuta ez zekiten zerbait puntuala ala behin betikoa izango zen.
Hortaz, Osasunbideari arrazoia zein zen galdetu genion.
"Nafarroako Gobernuari kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeko –pediatra euskalduna eskaintzeko– hartu beharreko neurriak lehenbailehen hartzea exijitzen diogu"
Erantzuna honako hau izan zen: “Jakinarazten dizuegu J.A. doktorea dela plaza jabetzan daukana arratsaldeko txandan, hura eskuratu baitu lekualdaketa bidez. Izan ere, E.G. doktorea bitarteko langile gisa ari zen lanpostua betetzen. Antsoainen ez dago euskarazko eskakizuna daukan pediatra lanposturik, eta jakin ezazue ulertu egiten dugula zuen eskaera. Aukera duzue eskatzeko Antsoainen ondoko oinarrizko eskualdeko pediatra euskaldun batek arta zaitzatela. Nik, ordea, animatzen zaituztet gure osasun etxean jarraitzera, hori da-eta dagokizuena”.
Arrazoia ezagututa, eta ikusirik eskaintzen ziguten konponbideak ez gintuela asetzen –beste herri/auzo bateko osasun etxera joatearena, baina gomendatuz dagokigun osasun etxean jarraitzearena pediatra erdaldun batekin–, Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bitartez Osasunbidean kexa aurkeztea erabaki genuen.
Behatokiak jasotako erantzuna: “Antsoaingo osasun etxeko pediatra lanpostuetarako ez da betekizun hori eskatzen (nahitaezkoa euskara jakitea); horregatik, Nafarroako Gobernuari edo Parlamentuari dagokio, lanpostu hori betetzeko, euskaraz jakitea nahitaez eskatzeko egin beharreko lege-aldaketak egitea”.
Arartekoak ere Osasun Departamenduari honako hau iradoki dio: ”Behar diren neurriak har ditzala Antsoaingo osasun-zentroan osasun-arreta euskaraz eman ahal izateko, herritarrek hizkuntza hori erabiltzeko eskubidea erabiltzen dutenean”.
Beraz, Nafarroako Gobernuari kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeko –pediatra euskalduna eskaintzeko– hartu beharreko neurriak lehenbailehen hartzea exijitzen diogu. Kendu digutena berreskuratu nahi dugu, eta lortu arte ez dugu etsiko.
Antsoainen pediatra euskalduna!
*Nestor Esteban, Ainhoa Etxeberria eta Jon Mendinueta (Antsoaingo familia kaltetuen izenean)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]