Nafarroako Gobernuak udalerriei dirua banatzeko sistema aldatu du, lurraldea orekatzeko

  • Talde parlamentario ia denek (UPN salbu) adostu dute Nafarroako udalerrietara dirua banatzeko modua aldatzea. Sistema honen helburua herritar denek zerbitzu eta azpiegituretara duten irisgarritasuna parekatzea da eta horretarako lurralde justizia eta elkartasunean oinarritutako aldagaiak gehitu dira eta finantzazioaren zati bat udal erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuen araberakoa izango da. Hurrengo urtean 271,7 milioi euro bideratuko da udaletara, egun baino 16,4 milioi euro gehiago. Sistema berriarekin, udal txikiek finantzazio bidezkoagoa jasoko dute: 1.000 biztanletik behera dituzten 189 herrik 26,7 milioi euro jasoko dituzte, egun baino %15 gehiago. Orain arteko sistemak "lurralde desberdinkeria" sortzen duela aitortu du Nafarroako Gobernuak.


2021eko urriaren 26an - 07:18
Azken eguneraketa: 10:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur egun, Iruñeak pertsonako 432 euro jasotzen du, aldiz, 20.001 eta 50.000 biztanle artean dituzten herriek 280 euro jasotzen dituzte pertsonako, eta 2.001 eta 5.000 biztanle artean dituztenek, berriz, 325 euro pertsonako. "Urteekin gero eta nabarmenagoa den lurralde desberdinkeria" sortzen du egungo sistemak, Nafarroako Gobernuaren hitzetan, eta hori konpontzeko sistema berria adostu du Gobernuak, talde parlamentarioen babes ia erabatekoarekin.

Sistema berria osatu aurretik, oinarri teorikoak landu dituzte Ogasun Publikoko, Ekonomia Aplikatuko, hainbat unibertsitatetako Geografia eta Lurralde Antolaketako akademikoek, baita tokiko administrazioaz eta herrien husteaz arduratzen diren teknikariek ere.

Sistema berriak bederatzi aldagairen arabera banatzen du udalerrietara dirua

Aldagai hauek hartzen ditu kontuan sistema berriak, udalerri bakoitzari dagokion diru kopurua zehazteko: biztanleria, pobrezia arriskuan den biztanleria, 65 urtez gorako biztanleria eta zahartze maila, herriaren azalera publikoa zenbatekoa den, herriaren nukleoen dispertsioa zenbatekoa den, lurraldeari egiten dion ekarpena, ibilgailuen gaineko zerga eta komunalak baliatzeagatik dituen diru-sarrerak.

2.500 biztanlez beherako herrietan, bere biztanleriari dagokion zenbatekoa mailaka igotzen da kopuru finkotan. Horrela, sistemak bermatzen du, udalerririk txikienak ere gutxieneko kopuru bat izango duela oinarrizko gastu komunei aurre egiteko, biztanle kopuruaren menpe egon gabe.

Aipatu berri diren aldagai hauen arabera 196,6 milioi euro banatuko dira 2022an.

Horrez gain, 44,5 milioi euro banatuko dituzte udal erakundeek ematen dituzten zerbitzuen arabera. 0-3 adin tarteari eskainitako zerbitzuak hartuko dira kontuan: haurreskola, eskola eta liburutegiak.

Iruñean zentratutako eredutik, herri denak kontuan hartuko dituen eredurantz

16,2 milioi euroko funtsa sortuko dute Lurralde Kohesiorako, eta bertatik baliabide ekonomikoak jasoko dituzte Nafarroaren lurralde garapena eragiten duten eta lurralde orekari ekarpena egiten dioten herriek. "Hiriburutasunaren Kartaren bidez, egungo eredua Iruñean soilik zentratua dago eta trantsizioa egin nahi dugu eredu globalago baterantz, herri denek Nafarroako lurralde garapenari egiten dioten ekarpena kontuan hartuko duena", Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Lurralde Kohesiorako funts hau sei printzipio hauetan dago oinarritua (Nafarroako eta Europako Lurralde Estrategian bildutakoak): irisgarritasuna, kontserbazioa, lehiakortasuna, lurralde kohesioa, polizentrismoa eta nortasuna. 30 herri inguruk baliatuko dute: Iruñea, Tutera, Tafalla, Lizarra, Zangoza, Baztan, Altsasu, Biana, San Adrian, Azkoien, Gares, Irurtzun, Agoitz, Doneztebe, Bera, Leitza, Esteribar, Auritz, Otsagabia, Izaba, Irunberri, Lekunberri, Los Ascos, Lodosa, Caparroso, Milagro, Corella, Cascante eta Cortes.

Aldaketa zenbakitan

Herrien %84ek, 228 udalerrik alegia, bere finantzazioa hobetuko dute; 43 udalerrik pareko jarraituko dute eta herri bakarrak ikusiko du txikiagotuta aurrekontua: Iruñeak 86,35 milioi euro jasoko ditu, egun baino %2 gutxiago.

Hiri buruzagiak poltsa txikiagoa izango du baina Iruñerriko udalek egun baino %14 gehiago jasoko dute, guztira 49,28 milioi euro. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, "Iruñeko Udalak gutxiago jasoko dituen 1,7 milioi euroak praktikan Egues Ibarrak jasoko ditu, zeinak egun baino 1,5 milioi euro gehiago jasoko dituen (guztira 6,2)". Bailarako herriek ere gehiago jasoko dute: Aranguren herriak 2,53 milioitik 3,28 milioi eurora pasatuko da (750.000 euro gehiago); Berriozar 3 milioitik 3,6 milioi eurora; Zizur Nagusia 4,27 milioitik 4,76 milioira; Noain 2 milioitik 2,4 miliora; Berrioplano 1,6 milioitik 2 milioira; Huarte 1,74 milioitik 2,16 milioira (400.000 euro gehiago); eta Burlata 6 miliotik 6,4 milioira.

Beste hainbat hirik ere finantzazio handiagoa jasoko dute: Tuterak 13,9 milioi euro jasoko ditu (2,4 milioi euro gehiago); Lizarrak 5,4 milioi (400.000 euro gehiago); Zangozak 1,87 milioi (225.000 euro gehiago); Tafallak 4,19 milioi (600.000 euro gehiago); Baztanek 3,19 milioi (500.000 euro gehiago); Altsasuk 2,7 milioi (285.000 euro gehiago) eta San Adrianek 2,37 milioi euro (318.000 euro gehiago).

Herri txikiagoek ere finantzazio hobea jasoko dute, zerbitzu publikoak indartu eta husteari aurre egiteko baliabide gehiago izateko. Adibidez, Azuelo egungo 22.275 eurotik 34.845 euro jasotzera pasatuko da (%56); Pitilla Aragoi 13.485 euro jasotzetik 31.522 jasotzera (%133); Erronkari 109.698 euro jasotzetik 140.590 jasotzera (%28)...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude