Nafarroak ez du LOMCEren azken proba eginen

  • Espainiako Hezkuntza ministro Iñigo Mendez de Vigorekin bildu da Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria. Ofizialak ez diren hizkuntzetako oposizioak deitu ahal izatea ere proposatu dio Mendozak ministroari, eta hark begi onez ikusi du, jarraibide argirik adostu ez badute ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 19an - 15:38
Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria, Parlamentuan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

LOMCE ez du bere horretan aplikatuko Nafarroak. Uko eginen dio 6. mailako etsamina egiteari. Mendozak horrela jakinarazi dio Mendeze de Vigori. Gauzatuko du bestelakorik, ordea: euskarazko, ingelesezko eta gaztelaniazko konpetentzia linguistikoen proba eginen du, bai eta zientzia azterketak ere.

Maiatzean egitekoa zen azterketa, baina Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarri du Nafarroak, EAE, Kanariar Uharteak eta Kataluniarekin batera.

Probak, pultsua hartzeko

Helburua bat eta bakarra dute Nafarroan egitekoak diren azterketek, Mendozaren hitzetan: egungoa nola dagoen ikustea. "Ebaluatzeak ez du esan nahi gauzak gaizki daudenik, baizik eta erreferenteak hartzea aztertzeko aurrera edo atzera ari garen, edota geldirik gauden", esan du. 

Beraz, LOMCE ez, baina jarriko duten probak maila nola dagoen neurtuko du.

Ofizialak ez diren hizkuntzetako oposizioak

Bestelako gaia ere tratatu dute Madrilen egindako bileran: ofizialak ez diren hizkuntzetako oposizioak deitu ahal izatea. Azken finean, PAI ereduko irakasle gehiago deitzerik ez da, egun.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...