Espainiako Ingurumen Ministerioak zigor espedientea ireki dio Petronorri, koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik. Meatzaldea Bizirik elkarteak arau-hauste larritzat jotzen du. 2008an eraikitako instalazioa eraistea eragin dezake.
Espainiako Ingurumen Ministerioak Petronorren aurkako zigor espedientea abiatu du, Muskizko koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik. Meatzealdea Bizirik elkarteko kideek Bilbon egindako prentsaurrekoan egoeraren zehaztapenak eman dituzte.
2012an aurkeztu zuen lehen salaketa Meatzaldea Bizirik elkarteak. 2008an eraiki zuten planta Eusko Jaurlaritzaren eta udalaren baimena zituztelarik. Kostan eraikitzeagatik ordea, Espainiako Ingurumen Ministerioaren baimena ere behar zen, baina hori gabe egin zuten aurrera. Iñaki San Miguel elkarteko kideak udalak izan zuen erantzukizuna azpimarratu du: "Koke lantegiaren eraikuntza baimendu zutenetako bat Muskizko alkateordea da egun".
Zortzi urte beranduago abiatu da prozesu judiziala. Urtebeteko legezko epea du ebazteko eta arau-haustea larria dela ondorioztatzen bada, Meatzaldea Bizirik elkarteak urte luzez errepikatu duen moduan, isuna eta lantegia eraistea ekarriko luke. Horrez gain, plataforma ekologistaren ustez Petronorrek jasotako laguntza publikoak itzuli beharko lituzke. Hala nola, Europako Inbertsio Bankuak emandako 400 milioi euroak.
Cristina Alvarez elkarteko abokatuak dio prozesua “luzea” eta gogorra” izaten ari dela baina auzia irabazteko aukera handia dutela.
Ingurumenean eragina
Koke plantak, jarduera-urte hauetan, eragin larria izan du ingurumenean, bai paduran, errepikatu diren isurketekin, bai osasunean, isurtzen dituen partikula kutsatzaile ugariengatik, bai instalatu zenetik izandako intzidentziengatik.
Otsailaren 13an, Petronorreko instalazioetan petrolio isuri bat izan zela salatu zuten herritarrek. Enpresak gertaera horri garrantzia kendu nahi izan diola adierazi dute elkarteko kideek. “Galipota errekara heldu bada, jarioa handia izan delako heldu da. Bertako usaina izugarria zen, eta usain txarrak astelehenera arte ere iraun zuen”, kontatu dute.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.