Mozal Legearen aplikaziorik handiena: 115 laguni jarri diete isuna Galizian

  • 115 herritarrei Mozal Legea ezarri zieten pasa den ekainean Galizian. 115 isun horiek, ordea, ez dira hilabete osoan jarritako isunak, ekintza bakar batean ondorioak baizik.  Hainbat kasutan, poliziaren bertsioek ez dutela egia kontatzen diote ekintzaileek, informazioa ez baitator bat gertatutakoarekin. Asanblada bat sortu dute gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko eta guztien artean indarrak batzeko.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 23a

El Saltok jaso ditu Santiago de Compostelan gertatutako ekintzaren protagonisten hitzak. SAREB taldearena den eraikin bat okupatzen saiatu ziren ehunka herritar, jai giroan. Polizia berehala gerturatu zen eraikin zaharrera. Okupazioan parte hartu zuen Iago izeneko ekintzaileak azaldu duenez, “ez zuten hitz egiteko asmorik”.

Lehen unetik jarrera oldarkorra izan zutela dio Iagok. “Gomazko  pilotak eta kezko botilak jaurtiz sartu ziren patiora. Une batez ez genuen ezer ikusten, dena kez beteta zegoen. Tentsio handiko momentuak izan ziren”. Banan- banan ateratzeko agindu zien Poliziak, bestela “indarrez” aterako zituztela. Azkenean, Poliziak hainbat ekintzaile jipoitu zuen.

Hilabete geroago, isunak etxeetara iristen hasi zitzaizkien. Orduan ohartu ziren Mozal Legea ezarri zietela. 115 lagunek jaso arren, guztira 119 zigor ezarri dizkie administrazioak; batek baino gehiagok zigor bat baino gehiago jaso baitu. Ekintzaile bakoitzak 200  eta 800 euro arteko isuna ordaindu beharko luke. Pankartak eramatea eta desobedientzia leporatzen zaie, besteak beste.

Bi neskari gertatutako ere adierazgarria da: Poliziak identifikatu egin zituen ekintza gauzatzen ari ziren etxearen ondotik pasa zirenean eta soinean zeramaten materiala konfiskatu zieten: “Guri ere Mozal Legea ezarri digute, ustez Poliziaren aukako leloak oihukatzeagatik”.

Mozal Legeari aurre egiteko asanblada bat sortu dute. Lehen unean dirua lortzeko ekimenak aztertzeko xedez biltzen baziren ere, protesta gune bilakatu dira bilerak. “Gobernuak isilik nahi gaitu. Zer uste dute, aberatsek baino ezin dutela protesta egin? Oker daude”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Muralak zentsuratu badituzue ere, mezu askatzaileak zabaltzen jarraituko dugu Sopelan"

Sopelako mural politikoen topaketan egindako muralak zentsuratu dituztela eta, zenbait kolektibok zentsura salatzeko protestara deitu dute larunbatean 20:00etan Sopelako Sanpedro txosnagunean.


2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko unea da"

Mozal Legearen aurkako enkartelada ibiltaria antolatu du Eleak-libre mugimenduak beste hogei eragilerekin batera. Larunbatean 19:00etan irtengo da Donostiako Bulebarretik.


Isun berria jaso dut

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoan praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik ...  gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Poilizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.


2018-06-04 | ARGIA
Aiuri Antiespezistak eta Eleak-Librek salatu dute
"Mozal Legea aplikatu digute eta gure borroka nahiak piztea besterik ez dute lortu"

Aiuri Antiespezistako militanteek, Eleak-Librerekin batera, prentsaurrekoa eskaini dute Ermuko plazan ostiral arratsaldean, erresistentzia pasiboa erabiltzeagatik Mozal Legea aplikatu dietela salatzeko. San Tomas egunean Donostian Ursula txerriaren erakusketa galarazten saiatuz, Askekintzak antolatutako ekintzan parte hartu zuten Aiuriko hiru kidek zigorra jaso dute.


2018-05-30 | ARGIA
Francisco Molero gazte andaluziarra kartzelaratu dute, "Kongresua inguratu" ekimeneko protestengatik

Bost urteko kartzela zigorra eta 16.000 euroko isuna ezarri diote, Espainiako “Kongresua inguratu” ekimenean izan ziren protestetan aginteari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Asteazkenean zeukan ezarrita Molerok kartzelan sartzeko eguna, eta SAT sindikatu kide ere badena bere kabuz aurkeztu da Archidonako (Malaga) espetxean.


2018-05-29 | Hala Bedi
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi

Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.


Lanean ari diren soldaduei argazkiak atera eta grabatzea debekatu nahi du Israeleko Parlamentuak

Israelera iritsi da Mozal Legea. Bertako Parlamentuak, Knesset-ak, ostegunean erabaki zuen soldadu israeldarrak lanean ari diren bitartean argazkiak atera eta bideoak grabatzea galaraziko duen legea eztabaidatuko duela. Neurri hau Avigdor Lieberman herrialdeko Defentsa Ministro eskuindarrak proposatu du.


2018-05-25 | Hala Bedi
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi

Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.


2018-05-15 | Joseba Alvarez
Inboluzioaren mozala

Azken hilabeteotako gertakariek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan eta sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, etenik ez dute izan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek. Protesta sozial... [+]


7.200 euroko isuna jarri diete Mozal Legearekin Askekintzako kideei, Santo Tomas eguneko protestagatik

Askekintzak jakinarazi du Mozal Legea aplikatuz 7.200 euroko isuna jarri diela Donostiako Udaltzaingoak, Santo Tomas egunean egin zuten protestagatik. Asteartean prentsaurrekoa eskainiko dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude