Uztailaren 1ean indarrean sartu zen Hiritarraren Segurtasun Lege edo “Mozal Legeak” 601 eta 30.000 euro arteko zigorrak iragartzen ditu kalamua “ikusgai dauden espazio publikoetan” landatzeagatik, El Diarion irakur daitekeenez.
Nahiz eta kalamua kontsumo propiorako izan, arau-hauste larria da espazio publikoari begira landatzea. Praktikan esan nahi du polizia-agenteren batek leiho batean landarea ikusten badu arau-hauste akta ireki dezakeela.
Aurreko legeak, hots, 1992. urteko Herritarren Segurtasun Legeak, ez zuen kanabisaren kontsumoa zigortzen, ez baitzuen arautzen. "Mozal Legeak" eta 1992. urteko legeak badituzte ezaugarri komunak: kalean erretzeagatik jaso daiteken isuna. Duela bi hamarkada bost milioi pezetako santzioa gehienez, gaur egun 30.000 euro. Gutxieneko isuna ordea igo egin da: aurreko legearen arabera 50.000 pezeta ordaindu behar baziren, egun 601 euro dira zigortuz gero ordaindu beharreko gutxiengo kopurua.
Martin Barriuso, Kalamu elkarte federazioetako zuzendari ohia txundituta dago zenbait pertsonak sare sozialetan “Mozal Legearen” inguruan egiten ari diren “interpretazio optimistarekin”. Zehazki joan den hilabetean Valentziako abokatu baten txio batzuk sortu dute zalaparta:
Ocho abogados y un notario coinciden en diez días en que ahí pone.."en lugares visibles al público" En balcones y terrazas se puede cultivar
— Enrique Fornes Angel (@Pringadillo24) June 15, 2015
El cultivo de cannabis ha sido despenalizado https://t.co/E1r1NZwAIr
— Enrique Fornes Angel (@Pringadillo24) June 5, 2015