Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa

  • Maiatzaren 18an Gasteizko Errekaleor auzoko argia mozteko operazioan, zuzenean informatzen ari zen Hala Bediko kazetari bat isuna jarri dio Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Poliziak kazetari baten aurka Mozal Legea erabiltzen duen lehen kasua da. Isuna desobedituko duela dio Hala Bedik, “lege injustuak desobeditzeko herritarrok dugun legitimitatearen” izenean.

Axier Lopez @axierL
2017ko uztailaren 27a
Hala Bediko kideak isunari eta Mozal Legeari aurre egiteko prest azaldu dira

Mozal Legea ezarri dio Ertzaintzak Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga kazetariari Errekaleorreko argi mozketaren jarraipena egiten ari zela. 602 euroko isuna jarri diote Mozal Legearen artikulu kritikatuenetako bat erabiliz, 36.6. Artikulu horrek ondorengo jokabideak zigortzen ditu: “polizia agenteen aginduak desobeditzea edo identifikatzeari uko egitea”.

Ertzaintzak artikulu hau erabiliz 941 isun jarri ditu 2015eko apiriletik, 2016ko abendura bitarte. Esku artean ditugun datuen arabera, kazetari eta hedabide baten lana zigortzeko Ertzaintzak Mozal Legea erabiltzen duen lehen aldia litzateke.

2016ko ekainaren 22an, Eusko Legebiltzarrak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen ARGIAko kasuaren harira. Ordutik, ordea, Ertzaintzak botere politikoaren agindua desobeditu eta, Mozal Legea eskuan, ehunka dira ezarri dituen isunak.

Ertzaintzaren operazioa Errekaleorren maiatzaren 18an.

Maiatzaren 18ko gertakariak
Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatuko argia moztu zuen Iberdrolak maiatzaren 18an. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, Iberdrolako langileak Ertzaintzako dozenaka agentez babestuta azaldu ziren auzora. Asmo horietaz jakitun, Errekaleorreko bizilagunak erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik, eta Hala Bediko pare bat kazetari ere Errekaleorren ziren Ertzaintza eta Iberdrolako langileak heldu aurretik, han gertatuko zenaren berri lehen eskutik emateko.

Geroago iritsi ziren kazetariek ez zuten han gertatu zenaren inguruko informazioa behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, Hala Bedi izan zen, bi kazetarien lanaren bidez, lehen eskutik kontatu ahal izan zuen hedabide bakarra. Gainerakoak Ertzaintzak ezarritako lerroaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten.

Hala Bediko kazetariaren aurkako isuna.

“Badakigu zeintzuk zareten, badakigu erradikalen ingurukoak zaretela”

Hala Bediko bi kazetariak beren lana egiten ari ziren bitartean, ertzainetako bat hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzaka hasi zela salatu zuten. Kolpe horien ondorioz, Hala Bediko Mikel Saenz de Buruagari kazetariari sakelako telefonoa apurtu zioten, ARGIAn informatu genuenez.

Gisa honetan utzi zuen Ertzaintzak Hala Bediko kazetariaren mugikorra

Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion ertzainari. Ahalegin askoren ondoren, ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari eta, gaztelaniaz, ondorengo hau esan zion Hala Bediko kideari: “Badakigu zeintzuk zareten, badakigu erradikalen ingurukoak zeretela”.

Hala Bedik orduan gertatutakoa salatu zuen. Bi hilabete geroago Mozal legea ezarri dietela jakinarazi dute. Gasteizko irrati libreak salatu duenez, horretarako argudio faltsuak erabili behar izan dituzte: “Ertzaintzaren esanetan, zigorra kordoi poliziala apurtzeagatik eta ertzainen aurka egiteagatik da; gezurra da eta ez dute frogarik gainera”. Tamalez, diote, Hala Bedik une horietaz zuen froga grafiko bakarra ertzainak suntsitu zuen, ertzainak kazetariari apurtu zion mugikorrarekin grabatutakoa ezin izan baitute berreskuratu.

Desobeditzeko legitimitatea
Hala Bedik zigorrari modu kolektiboan erantzutea eta isuna ez ordaintzea erabaki du. "Lege injustu bat den heinean, hau desobeditzeko legitimitatea daukagula uste dugu", adierazi dute. Isunari helegitea jarriko diotela iragarri dute.

Errekaleorren Ertzaintzak izandako jarrera “oztopatzailea” ere salatu nahi izan dute Gasteizko irrati libreko kideek. Kazetariak albistetik urrunduz informatzeko eskubidea urratu zuelako Polizia autonomikoak: "herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea".

Orduko erasoa eta oraingo Mozal Legearen isuna, Ertzaintzaren gehiegikeriak ezkutatzeko asmoz hartu dituzten neurri bidegabeak direla azpimarratu dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Kazetarien aurkako jazarpena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-11 | ARGIA
ARGIAk babesa adierazten die joan den larunbatean Hondarribian erasoak jasan zituzten kazetariei

Ohar honen bitartez, ARGIA egiten dugun langile guztiok babesa adierazi nahi diegu joan den larunbatean Hondarribiko Alardearen berri ematen ari zirenean erasoak jasan zituzten kazetariei. Horrelako gertakariak informatzeko askatasuna urratzen dutela uste dugu eta onartezinak direla gizarte demokratiko batean.


Euskal preso politikoei buruzko bi albisterengatik Ahotsa.info ikertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, EPPKko kideei buruz informatzeagatik "terrorismoa goratzea" leporatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Kazetari bat Espainiako Poliziak Iruñean duen komisaldegira deitu dute deklaratzera. Bertan izan da, deklaratzeari uko egin dio eta aske geratu da.


2018-05-17 | I˝aki Etaio
Kazetaritza Bakurren: artazi turkiarrean saltoka
2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da seigarrena.

2018-04-17 | ARGIA
"La Haine"-ko Boro kazetariaren aurkako epaiketa atzeratu dute polizia bat ez delako agertu

“La Haine”-ko eta “Kaos en la Red”-eko kolaboratzaile Jorge Correa “Boro”-ren kontrako epaiketa urriaren 3ra atzeratu dute. Sei urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak.


2018-04-12 | ARGIA
'La Haine'-ko 'Boro' kazetariaren aldeko "Muntaia desmuntatu" kanpaina

La Haine-ko Boro kazetariaren kontrako akusazio faltsuak desmuntatzea du ostegunean abiatu duten #DesmontaElMontaje (Muntaia desmuntatu) kanpaina. Hilaren 16an epaituko dute Madrilen.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
'Boro' kazetariaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan

La Haineko kazetariari babesa adierazteko kanpaina zabaldu dute. Kazetari lanak egiteagatik behin baino gehiagotan auzipetu dute. Apirilaren 16an izango da bere aurkako azken epaiketa eta sinadura bilketa jarri dute martxan babesa adierazteko. Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri nahi diote.


Tiroz hil dute ustelkeria ikertzen ari zen kazetari bat Eslovakian

Ján Kuciak 27 urteko kazetari eslovakiarra eta bere emaztea tiroz hilda aurkitu zituzten Bratislavako beraien etxean, astelehenean herrialdeko agintariek jakinarazi zutenez. Ehunka lagun atera dira kalera hilketaren aurka.


RTVEk kazetarien korreoak irakurtzea baimenduko duen arau bat ezarri du

“RTVEko informazio sistemen erabilera seguruari buruzko” arauak Espainiako telebista eta irrati kate publikoko kazetarien korreoak gainbegiratzeko eta lanerako darabilten edozein gailu monitorizatzeko baimena ematen dio katearen zuzendaritzari. RTVEk zibererasoen arriskuak argudiatu ditu.


2018-01-05 | Miren Osa Galdona
La Haineko 'Boro' kazetaria kartzelan sartzeko arriskuan dago beste epaiketa bat dela eta

Autoritatearen aurkako delituak egotzita, Madrilgo Lurralde Auzitegian deklaratu beharko du Boro ezinenez ezagutzen den kazetariak. Apirilaren 16an izango da epaiketa.


2017-11-29 | Miren Osa Galdona
930 kazetari hil dituzte hamar urtean munduan

2006tik 2016ra bitartean 930 kazetari hil dituzte mundu mailan Unescoren arabera. Bataz beste, astero bi kazetari hiltzen dituzte adierazpen askatasunaren aurkako indarkeriaren ondorioz. Hilketa gehienak ez dira ikertzen eta hamar kasutatik bat baino ez da iristen epaitegietara.


Eguneraketa berriak daude