Mossoen buru ohi Traperori “matxinada” delitua leporatu dio Lamela epaileak

  • "Matxinada" egitea eta "talde kriminaleko kide izatea" egotzi dio Carmen Lamela epaileak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruari, iazko irailaren 20 eta 21eko gertaeretan eta urriaren 1eko erreferendumean izandako jarreragatik. Bestalde, Jordi Sanchez prest agertu da presidentegai izateko.


2018ko apirilaren 5ean - 12:55
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pere Soler Mossoen zuzendari ohia, Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari nagusi ohia, eta Teresa Zaplana intendentea ere auzipetu dituzte. Epaileak apirilaren 16rako deitu ditu guztiak auzipetze autoa jasotzera.

Sanchez, presidentegai izateko prest

Jordi Turullek, Kataluniako Gobernuko bozeramaile eta Presidentetzako kontseilari ohiak, uko egin dio presidentegai izateari, espetxetik bidali duen gutunean azaldu duenez. Aldiz, ANCko buru Jordi Sanchezek, honek ere espetxetik, adierazi du prest dagoela presidentegai izateko, Puigdemontek bere izena proposatu eta gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!