"Matxinada" egitea eta "talde kriminaleko kide izatea" egotzi dio Carmen Lamela epaileak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruari, iazko irailaren 20 eta 21eko gertaeretan eta urriaren 1eko erreferendumean izandako jarreragatik. Bestalde, Jordi Sanchez prest agertu da presidentegai izateko.
Pere Soler Mossoen zuzendari ohia, Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari nagusi ohia, eta Teresa Zaplana intendentea ere auzipetu dituzte. Epaileak apirilaren 16rako deitu ditu guztiak auzipetze autoa jasotzera.
Sanchez, presidentegai izateko prest
Jordi Turullek, Kataluniako Gobernuko bozeramaile eta Presidentetzako kontseilari ohiak, uko egin dio presidentegai izateari, espetxetik bidali duen gutunean azaldu duenez. Aldiz, ANCko buru Jordi Sanchezek, honek ere espetxetik, adierazi du prest dagoela presidentegai izateko, Puigdemontek bere izena proposatu eta gero.