Mossoek kanpin-dendak konfiskatuta ere, independentistek kanpaldiari eutsi diote

  • Mossoek eta Bartzelonako udaltzainek 20 kanpin denda eraman dituzte ostegun gauean Katalunia Plazatik, kanpaturik dauden independentistak uxatze aldera. Bertan pasa dute gaua ordea, lurrean lo, eta igandera arte han geratuko direla adierazi dute.


2014ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Goizeko ordubata aldera sartu ziren poliziak plazan, kolpeka eta bultzaka, lekukoek adierazi dutenez. Bertan zeudenak identifikatu eta kanpin dendak eta tresneria eraman zituzten.

Independentziari buruzko galdeketaren aldeko herritarrak –90 lagun inguru–, ordea, bertan geratu dira, jendeak utzitako koltxoneta, manta eta bestelakoei esker.

Haien asmoa zen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean kanpatzea, baina Mossoek lekua blokatu eta azkenean Katalunia Plazara joatea erabaki zuten.

Dendak kentzeko agindua Kataluniako Barne kontseilari Ramon Espadalerrek eman du. Bartzelonako Udalak operazioa babestu du, Xavier Trias alkateak aditzera eman arren ez zuela kanpaldiaren aurka egingo, Directa.cat agerkariak nabarmendu duen moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude