Mobilizazioak Bilbon eta Gasteizen gerraren, militarismoaren eta patriarkatuaren aurka

  • Performanceak antolatu dituzte Armiarma eta Emakumeok Gerraren Aurka talde feminista antimilitaristek Gasteizen eta Bilbon, igande goizean. Dozenaka pertsona bildu da Gasteizko Andra Maria eta Bilboko Arriaga plazetan, Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean.


2020ko maiatzaren 24an - 18:30
Gasteizko mobilizazioa. Argazkia: Emakumeok Gerraren Aurka.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ohar bateratua irakurri dute bi kontzentrazioetan. “Kalera irteten gara emakumeek gerraren aurka egindako borroka eta lorpenak gogoratzeko eta gerrei eta horiek ahalbidetzen dituzten makinei (gure herrialdeko arma-industria hurbila, adibidez) aurre egiten jarraitzen duten milaka emakumeren lana baloratzeko”.

Bi talde feminista eta antimilitaristen esanetan, koronabirusaren krisiak bi gauza utzi ditu agerian. Batetik, “zein ahulak garen eta bizi garen gizarte-eredua birpentsatzeko premia atzeraezina dugula”; bestetik, “gizartearen militarizazioren arriskuaz ohartarazi gaitu, kaleetan eta komunikabideetan presentzia militarraren areagotzea ikusita”.

Gerra eta patriarkatua eskutik

Gerra eta indarkeria patriarkala lotu dituzte Gasteiz eta Bilboko ekimenetan, gerrak “indarkeriarekin eta armekin lotutako maskulinitatearen kontzeptuan” oinarritzen direla argudiatuz. Gatazka armatuen atzean nazioarteko botereak eta Mendebaldeko erakundeak daudela salatu dute, baina baita herri horietako “populazio zibilaren zati handi baten axolagabekeria” ere, gerrei “zeharka bada ere” onura ateratzen diona.

Gerrekin amaitzeko bidean hainbat aldarrikapen zehaztu dituzte deitzaileek, besteak beste, jendartea desmilitarizatzea, Euskal Herriko armagintza industria ekoizpen zibilerako birmoldatzea edo kontsumismoa mugatzea.

 

 

 

Bilboko mobilizazioaren irudi bat. Argazkia: ecuadoretxea.org.

 

 

 

 


Antimilitarismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Koipea

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...